Has elegido la edición de . Verás las noticias de esta portada en el módulo de ediciones locales de la home de elDiario.es.
La portada de mañana
Acceder
El concejal y la funcionaria de Chamberí que negaron licencia de obras a la pareja de Ayuso acabaron fuera de sus puestos
El PP de Feijóo cierra filas con Isabel Díaz Ayuso
OPINIÓN | '¡No disparen al periodista!', por Raquel Ejerique

Maialen Lujanbio, 2017-ko Euskal Herriko txapeldun nagusia

Maialen Lujanbio, 2009ko garailea

Iker Rioja Andueza

Abenduaren 17an euskaltzaleak Barakaldora begira ipiniko dira. 14.000 lagunen aurrean, BECen Bertsolari Txapelketa Nagusiaren finala ospatuko da, euskararen olinpiadak. “Euskararen inguruan badago halako jarrera ezkorra. Hizkuntza ez da bakarrik ikasteko edo lan egiteko, jolasteko ere bada eta bertsolaritzak mundu berri bat irekitzen du”, dio Bertsozale Elkarteko komunikazio burua den Estibalitz Esteibarrek. 

2017an sarrerak agortzen dituen txapelketak badauka historiarik. Lehenengo lehiaketak II. Errepublikaren garaian ospatu ziren, 1935tik. Frankismoan ere, Euskaltzaindiaren eskutik, katea ez zen eten. 1986tik Elkarteak antolatzen ditu txapelketak (1989tik lau urtean behin) eta 2005an Barakaldoko BECera eraman ziren  finalak.

Bertsolaritza euskal kulturaren ikurretako bat da, altxorra. Ba al dago munduan inprobisazioan oinarrutako halako zerbait? “Ederra da ikustea ez garela bakarrak, baina bakoitzak adierazpide bereziekin”. Esteibarrek Gales, Kuba, Mexiko edo Txipre aipatzen ditu halako tradizioa duten herrialdeez galdetuta. Espainian ere Galizian, Katalunian eta Balearretan euren 'bertsolariak' dituzte. 2003an eta iaz, Donostia 2016aren eskutik, nazioarteko topaketak burutu ziren.

2017ko txapelketa irailean hasi zen Baigorrin. Guztira, 13 saio eta finala ospatuko dire. Elkartearen esanetan, bertsolaritza “euskararen lurralde osora” eraman du lehiaketak. Iparraldean hasi eta hegoaldean ere antolatu dira ekitaldiak, Errioxako Bastidan, esaterako. Erdaldunak diren inguruetan saioez gain beste motatako ekintzak antolatzen dira euskara eta kultura sustatzeko. “Mezu positiboa zabaldu nahi dugu”, dio Esteibarrek.

Azaroan, Euskal Kazetarien Elkarteak Txapelketa saritu zuen euskaren aldeko lanagatik eta, batez ere, bertsolaritza zabaltzeko diseinatutako estrategia komunikatiboagatik. Tradizio honen “transmisioa” bermatzeko “30 urteko ibilbidea” saritu dute, Bertsozale Elkartearen arabera. Ez zuten halakorik espero, baina sariak “indarra” eman die datozen erronkei aurre egiteko. 

Elkarteak ez du bakarrik Txapelketa antolatzen. “Transmisioa” bermatzeko plan zehatza dauka eta, Esteibarren aburuz, emaitza oparoak eskaitzen ari da. Bertsolaritza belaunaldi berrietara ailegatzen ari da. Hezkuntza arautuan, adibidez, 11 eta 12 urteko 25.000 ikaslek bertsolaritza klaseak dituzte eskola orduetan eta ikastoletatik kanpo bertso eskolak jardunean daude. Haur eta helduen artean, 1.000 bat pertsonek parte hartzen dute hauetan, Elkartearen datuen arabera.

Era berean, Euskal Herriko Unibertsitatearen (UPV-EHU) laguntzaz, ikerketa bereziak burutu egin dira. Eta Euskal Telebistarekin hitzarmen berezia daukate bertso-saioak eta, noski, Txapelketaren final handia zuzenean eskaini dezan. “Ekipo handi bat gara”, uste du Esteibarrek. Gainera, BECera 120 bolondres gerturatuko dira. Katea ez da eten.

Etiquetas
stats