Has elegido la edición de . Verás las noticias de esta portada en el módulo de ediciones locales de la home de elDiario.es.

'Zinemazko euskara' Arabako herrientzat

Paloma Bravo Pérez

Vitoria-Gasteiz —

“Euskarazko aisia eta kultura sustatu behar da. Umeek, gazteek eta nagusiek zinema euskaraz kontsumitu behar dute”. Hori da Iciar Lamarainek eutsi duen ideia Zinemairean antolatzeko. Laboral Kutxaren laguntza izango du, izan ere, 6.000 euroko dirulaguntza eman dio Arabako Foru Aldundiari. Sustapen horren ildotik, komunikabideek eta instituzioek euskararen garrantzia areagotu behar dutela uste du Kepa Ortiz de Urbinak, Laboral Kutxako arduradunak.

Zinemaireak abuztuaren 2tik irailaren 5era arte burutuko da Iruña Okan, Amurrion, Kanpezun, Agurainen, Aramaion eta Oionen. Gaueko bederatziak edo hamarrak aldera izango dira emanaldiak herri horien plaza berrietan edo kale nagusietan. “Pelikulak herrietako udalek aukeratu dituzte, Foru Aldundiak erabaki horretan ez du parte hartu, soilik zerrenda ireki bat erraztu egin diegu”, azpimarratu du Iciar Lamarainek, Euskara, Kultura eta Kirol diputatuak.

Emanaldiak adin guztietarako egokiak eta doakoak izango dira, baina pelikula bakoitza publiko jakin baterako zuzenduta egongo da: ’Bram Barrabas’ haurrentzat, ‘Hiroku’ gazteentzat eta ‘Baypass’ helduentzat. Horregatik eta programa udan egingo delako, antolatzaileek proiekzioak arrakastatsuak izatea espero dute.

“Naturaltasunez hartu behar dugu euskara”

Laboral Kutxako arduradunak, euskara arlo guztietan bermatu eta naturaltasunez hartu behar dela defendatzen duenez, 6.000 eurorekin lagundu dute. “Askoz errazagoa eta aberasgarriagoa da gazte edo ume bat hasieratik hezitzea heldu bat berrezitu behar izatea baino”, uste du Kepa Ortiz de Urbinak.

Etiquetas
stats