Has elegido la edición de . Verás las noticias de esta portada en el módulo de ediciones locales de la home de elDiario.es.

Euskaraldiaren hamabigarren eguna

Campaña de Euskaraldia

Alba Díaz de Sarralde

0

Euskaraz bizitako hamaika egunak amaitu dira. Abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Egunean, Euskaraldiari amaiera emango zaio. Ekimenean, guztira, 220.000 herritarrek hartu dute parte ahobizi edo belarriprest moduan; orain, 12. egunetik aurrera, biztanleriak euskararekiko duen jarrera hori mantentzea izango da erronka.

Euskadin, Nafarroan eta Ipar Euskal Herrian zehar zabaldu dira txapak soinean daramatenak, lurraldea ahobiziz eta belarriprestez betez. Guztira, hasiera batean izena eman zuten baino 6.000 lagun gehiago atxikitu dira ekinaldiari, 196.000 bait ziren azaroaren 23an.

Horietatik, %76 ahobizi moduan aritu da. Izan ere, ez dira gazteenak izan: partehartzaileen %64 35 urtetik gorakoa izan da. Bestalde, %62 emakumeak izan dira. 405 udalerritan osatu dira Euskaraldia antolatzeko batzordeak eta 200 enpresa eta entitate bultzatu dute parte hartzea bere langile eta kideen artean. Eldiarionorte.es egunkariak ere egun hauetan hainbat edukin euskaraz ekoiztu ditu.

Antolatzaileen hitzetan, nabarmentzekoa da herritarren artean izandako harrera eta lortutako eragina, “Euskal Herrian garatu diren ariketa sozial garrantzitsuenetarikoa” izan dela azpimarratuz. Ikerketari helduko diote abenduaren 3tik aurrera, ahobizi eta belarriprest guztiei bigarren galdetegi bat zabalduz.

“Aipatzekoa da esperientzia positibo eta lorpenak nagusi diren arren, eguneroko harremanetan, bereziki hurbilenetan, lorpenak izateak badituela zailtasunak” adierazi dute antolatzaileek komunikatu baten bitartez. Hori dela eta, Amets Arzallus zioen bezala, “Euskaraldiaren egun garrantzitsuena 12. izango da”. Abenduaren 4an ahobizi eta belarriprest izaten jarraitzea da orain erronka.

Etiquetas
stats