Has elegido la edición de . Verás las noticias de esta portada en el módulo de ediciones locales de la home de elDiario.es.

“Lan istripuak sarraskiak dira langileentzat”

Concentración de CCOO frente al SEA.

Paloma Bravo Pérez

Oraindik ez da ezer argitu asteartean Jundiz-eko poligonoan gertatutakoaren inguruan. Lan istripuan hildako 27 urteko gazteak plataforma jasotzaileak alokatzen dituen enpresa batean lan egiten zuen. Gertaera enpresaren barneko patioan gertatu zen, plataforma irekita zegoela makina irauli egin zenean. “Egoera hau jasanezina da, ezin dugu onartu langileak lanera joaten direnean, bere bizitza arriskuan egotea”, eutsi zuen Juan Luis España bozeramaileak. Konpromiso gehiago izatea eskatzen die eta langileek lanean bizi duten egoera jasanezina dela erantsi zuen.

Gainera, Osalani (Laneko Segurtasun eta Euskal Erakundea) azalpenak eskatzeko momentua dela uste du Juan Luis Españak. Oraindik ez dakite astearteko ezbeharra langileak makinaren erabilpen txarraren ondorioz edo makinaren akats baten ondorioz izan den. Comisiones Obreras sindikatuko kideak defendatzen duen bezala, “gertaera hauek saihestu ahal dira eta beraz egoera hau amaitu behar da”.

“Gertatutakoa oso desatsegina da eta kasu honetan are gehiago langilearen adinagatik. Administrazioei exijitu behar diegu kasu hauek gehiago ez gertatzeko. Gainera 20 urte pasa dira laneko segurtasun legea onartu zenetik eta ezin dugu hau baimendu”, defendatu zuen.

2014 an Euskal Autonomia Erkidegoan 13 hildako izan dira eta Araban hirugarrena da lan istripuen ondorioz hil den langilea. Gaur Gasteizko Urrezko Zeledoien plazan pertsona inguru elkartu dira egoera hau salatzeko. CCOO-ek atzo egindako kontzentrazio isila 27 urteko langileari familiari eta haren ingurukoei dolumina adierazteko aprobetxatu nahi izan zuen.

Etiquetas
stats