Has elegido la edición de . Verás las noticias de esta portada en el módulo de ediciones locales de la home de elDiario.es.
La portada de mañana
Acceder
La izquierda busca reconstruirse ante el nuevo ciclo político
El PP de Ayuso bloquea la investigación de los negocios de su pareja
Opinión - 'Un español cuenta algo muy sorprendente', por Isaac Rosa

Bilbon sortu eta mundu osoa kulturaz argitu duen mugimendua

Logo Fair Saturday

Alba Díaz de Sarralde

0

Azaroaren azkenengo larunbata mugimendu global bat da: Fair Saturday deritzona. Black Friday ezagunak dakartzan beherapenak alde batera utzita, artea lehenesten du egitasmo honek, mundua eraldatzeko asmoz. Bilbon hasi zen arren, orain mundu osoko hainbat herrialde lotuko ditu; horretarako, makina bat ekimen izango dira, kulturaren aldarrikapena eta eraldaketa soziala jomuga.

2014an izan zuen ideia Jordi Albareda Deustu Unibertsitateko irakasleak. 17 abesbatza aritu ziren ordu berean Euskadiko hainbat txokotan, eta eskuratutako dirua hainbat gizarte ekimenentzat bideratu zuten. Gizarte-mobilizazioa eragin zezaketela frogaturik, 2015ean antolatu zuten lehenengo edizio ofiziala: Espainiako 45 hiritan antolatu ziren 203 ekintza, 83.537 ikusle elkartu eta 70.000€ baino gehiagoko etekinak lortu zituztenak.

Aurten, Bilbo, Malaga, Huelva, Edinburgo edo Limara joko dute kultura eta artearen alde egiten duten artistek. Beraiek dira jarduerak bideratu dituztenak: eskaini nahi dituzten ekimenak antolatu eta Fair Saturday-ren web orrian izena eman dute. Hartara, Bilbon, 109 ekimen erregistratu dira. Bizkaiko hiriburuak tailerrak, antzerkiak, ipuin musikatuak, kontzertuak, argazki erakusketak eta abar hartuko ditu bere gain.

Antolatzaileen hitzetan, aurten ere “artea eta kultura gako izanda, gizartea hobetzea” izango du helburu Fair Saturday-k. Ekimena ostiralean hasi zen, Bilbao Arenako agertokiak 1.000 ahots batu zituela. Bertan sortu zen txinparta eta beste hainbat kontinentetako hiritara ere sute aldarrikatzaile eta kulturala hedatu, eraldaketa soziala bilatu eta artea ospatzen duen egun globala sustatu nahian.

Etiquetas
stats