eldiario.es

9

Osakidetzako EPEaren filtrazioen ikerketa aurrera doa: Fiskaltzak Múgica zuzendari ohia deitu du

Carmen Adánek udan ireki zuen ikerketa Roberto Sánchez, Manoel Martínez eta Marta Macho anestesistek eta ESK, LAB, ELA eta CCOO sindikatuek egindako salaketaren ondorioz

Ya son cuatro las ofertas públicas de empleo paralizadas en la sanidad vasca

Osakidetzako zuzendari ohia, María Jesús Múgica EFE

Euskadiko Fiskaltzak Osakidetzako zuzendari ohia den María Jesús Múgica deklaratzera deitu du lan eskaintza publikoan (EPE) salatutako irregulartasunen inguruan irekitako ikerketaren harira. Múgicak pasaden astean aurkeztu zuen dimisioa -ofizialki ez dago gai honekin lotuta- eta orain, Osakidetzak berak azaldu duenez, "lekuko bezala" joango da Carmen Adán fiskalarenera. 

Adánek udan ireki zuen ikerketa Roberto Sánchez, Manoel Martínez eta Marta Macho anestesistek eta ESK, LAB, ELA eta CCOO sindikatuek egindako salaketaren ondorioz. Eldiarionorte.es egunkariak argitaratu zuenez, Osakidetzako lan eskaintzan, batez ere medikuen kategorietan, azterketen filtrazioen zantzuak zeuden. Ikerketa amaitzeko epea amaitzear zegoen baina gaiaren konplexutasuna dela medio Adánek, Estatuko Fiskaltzaren baimenarekin, sei hilabete gehiago luzatuko du. Múgicaz gain, Euskadiko fiskal nagusiak beste lekuko batzuk deitu ditu ere. 

Bien bitartean, oposizioak eskatutako ikerketa batzordea geldirik dago. EH Bildu izan zen neurri hori eskatu zuena eta Elkarrekin Podemosek ere bere alde egin du. Dena den, PPk Múgicaren dimisioa eskatu zuen eta, horren ostean, Legebiltzarraren ikerketari baietz esateko zalantzak erakutsi du. Gaia, hala ere, Ganberara itzuliko da ostiral honetan. Elkarrekin Podemos taldeko bozeramailea den Cristina Macazagak Jon Darpón sailburuaren dimisioa eskatuko du kontrolerako osoko bilkuran. 

Muy Bien, has hecho Like

¿Qué tipo de error has visto?
¿La sugerencia que quieres realizar no está entre estas opciones? Puedes realizar otro tipo de consultas en eldiario.es responde.
Error ortográfico o gramatical Dato erróneo

¡Muchas gracias por tu ayuda!
El equipo de redacción de eldiario.es revisará el texto teniendo en cuenta tu reporte.

Comentar

Enviar comentario

Comentar

Comentarios

Ordenar por: Relevancia | Fecha