Has elegido la edición de . Verás las noticias de esta portada en el módulo de ediciones locales de la home de elDiario.es.

Ezaguera motxilan munduari bira

Biziklautak. /UPV/EHU

Gorka Ascorbebeitia

Bilbao —

Bizikleta bat, motxila batean sartzen diren arropa eta tresnak eta eskuratutako ezaguera guztia munduari bira emateko. UPV/EHUko hiru ikasle pasadan larunbatean abiatu ziren Bilbotik 18 hilabeteko bidai batean. Helburutzat munduari itzuli osoa ematea dute, baina bisitatzen dituzten unibertsitate guztietan ezaguerak eta esperientziak trukatzea ere espero dute.

Javier Escudero, enpresagintzan graduatu berria, Hodei Orueta, Filologia Klasiko tituluduna, eta Goiznabar Monclus, Arte Ederretako ikaslea, dira hiru abenturazale ‘biziklautak’. Lau kontinente eta hainbat lurralde ezberdin zeharkatuko dituzte beraien bidaian zehar eta bizipen guztiak http://biziklautak.com/ helbidearen bitartez igorriko dituzte.

Abentura hau martxan jartzeko UPV/EHUren eta bere nazioarteko unibertsitate kolaboratzaileen sarearen babesa izango dute biziklautek. Bizitako esperientziak beste ikasle batzuentzat baliogarriak izango direla uste dute eta. Beste enpresa eta erakunde batzuen laguntza izan dute ere. Eusko Jaurlaritzak aseguruak ordaindu ditu eta Bizkaiko Foru Aldundiak, Euskaltel Fundazioak eta FAES enpresak bidaia egiteko beharrezkoak diren beste tresna batzuk eman dituzte.

Etiquetas
stats