Has elegido la edición de . Verás las noticias de esta portada en el módulo de ediciones locales de la home de elDiario.es.

36ko gudariak omenduko dituzte gaur Artxandako ‘La Huella’ oroigarriaren aurrean

36ko gudarien omenez eraikitako Artxandan dagoen 'La Huella' oroigarria. /Bilboko Udala

Gorka Ascorbebeitia

Bilbo —

0

Orain dela 76 urte eta egun bi, 1937ko ekainaren 19an tropa frankistak Bilboko hirian sartzen ziren Euskadiren erresistentziaren azken gotorlekua erabat suntsituz. Bilbo inguratzen zuen burdinazko gerrikoa apurtzeko, Francoren tropak hainbat egun eman zituzten Artxanda mendatearen aldapetan euskal gudarien kontra borrokan. Gaur eguerdian, 12:00ak puntu puntuan, omenaldi bat antolatu da gudari hauek oroitzeko Artxandan bertan dagoen ‘La Huella’ monumentuaren aurrean.

Omenaldiaren antolatzaileak oraindik bizirik dauden gudariak dira eta gonbidapena famili, lagun eta aldeko guztiei egiten diete. Bilboko hiria defendatu zuten gudarien artean, orduko nazionalistak, sozialistak eta komunistak zeuden. Haietako bat Jose Moreno izan zen, Aterpe 36 elkartearen lehendakaria. Gaur, 94 urte dituelarik, Artxandan egingo den omenaldirako deialdia berak sinatzen du.

Ospakizuna, bertan borrokatu eta bizirik atera zirenentzat da eta, batez ere, demokraziaren alde bizitza han utzi zutenentzat. “Gazte haiek guztia eman zuten beren askatasun eta printzipioak defendatzeko, horregatik merezi duten omenaldia egingo diegu”, adierazten du testuan Morenok. Omenaldi hau burutzeko Aterpe 36 elkartearen kideek loreak eskainiko dituzte gaur ‘La Huella’ oroigarriaren aurrean.

Etiquetas
stats