eldiario.es

Menú

Euskaraldian parte hartzeko izen-ematea zabaldu da gaur

Euskaraldiko kantua aurkeztu dute ekitaldian

Euskaraldia: 11 egun euskaraz ariketa sozialean parte hartzeko izen-emate epea zabalik dago. Irailaren 20tik aurrera euskara praktikan jarri nahi duten herritarrek izena eman ahalko dute parte hartzeko hizkuntza ohiturak astintzea helburu duen ariketa sozialean. Horretarako, euskaraldia.eus, webgune hau, baliatu ahalko dute. Bertan, izen-emate formularioa dago; parte hartzeko  belarriprest eta ahobizi rolen artean erabaki beharko dute. Horretarako webgunean bertan topatuko dute erabakia hartzen lagungarria izango zaien informazioa.

Hala, Euskaraldiaren pausu berri hau aurkezteko irekiera ekitaldia antolatu da Iruñeko Zentral antzokian. Edurne Azkarate eta Urko Aristik gidatu duten ekitaldiak herritarren parte hartzea izan du ardatz; bertan egon dira, besteak beste: La Basu (Euskal Herriko hamaikakoa eta kantuaren egileetako bat), Itziar Luri eta Jon Bujanda (Iruñeako Euskaraldia), Oier Sanjurjo (Osasunako jokalaria eta Nafarroako hamaikako kidea) eta Nerea Egozkue (modeloa eta Nafarroako hamaikako kidea).

Gaur hasi eta azaroren 23ra bitarte, Euskaraldian parte hartu nahi duten guztiek eman beharko dute izena webgune orokorrean zein herriz herri jarriko diren postu eta lekuetan.

Seguir leyendo »

Euskaraldiaren ikerketa egiteko galdetegiak bidaliko ditu Soziolinguistika Klusterrak

Euskaraldia

Jakina den moduan, Soziolinguistika Klusterrak egingo du Euskaraldiaren ikerketa lana. Bertan, hizkuntza ohiturak aldatzeko prozesuak aztertuko dira, batetik; eta ekimenaren eragina nolakoa eta zenbatekoa den ezagutu nahi da, bestetik.

Ikerketa hau Euskal Herri mailakoa izango da eta Euskaraldian parte hartzeko izena eman duten norbanako guztiak kontuan hartuko dira azterketan. Hori horrela, garrantzi handikoa da ekimenean partaide izango diren guztiek jasoko dituzten inkestak betetzea; horrek ahalbideratuko baitu, behin ekimena bukatuta, ondorio kualitatiboak eta kuantitatiboak eskuratu ahal izatea: ekimenaren arrakasta eta eragina neurtzekoa eta sortu diren bizipen eta inpresioak biltzea.

Hau guztia ahalbideratzeko hiru galdetegi bidaliko zaizkie izen-emaileei: ekimena hasi aurretik lehena (partaide guztiei); ekimena amaitu bezain laster bigarrena; eta ekimena bukatu eta hiru hilabetera azkenekoa (informazio gehiago hemen). Garrantzitsua da, beraz, bidaltzen dituzten galdetegiak erantzuten joatea, erantzun ahala bidaliko baitituzte gainerako galdetegiak; eta horrek ahalbideratuko du ikerketa arrakastatsua izatea.

Seguir leyendo »

Bilbo, Donostia, Gasteiz eta Iruñeko alkateek bat egin dute Euskaraldiarekin

Euskaraldia

Bilbo, Donostia, Gasteiz eta Iruñeko alkateek Euskaraldia: 11 Egun Euskaraz ekimenaren aldeko beren hiriburuen atxikimendua agertu dute eta, era berean, haien apustua nabarmendu dute hiriburuak protagonista izan daitezen euskararen erabilera sustatzeko bidean. Donostiako Miramar Jauregian izandako ekitaldi batean, Juan Mari Aburtok, Eneko Goiak, Gorka Urtaranek eta Joseba Asironek azpimarratu dute Euskaraldia lagungarria izango dela hiriburuek erabilera sustatzeko eta hiztunak aktibatzeko egiten duten lana irmotzeko. “Hiriburuek, euskararen lurraldeetako hirigune nagusiek, gune eroso eta abegikorrak izan behar dute euskararen erabilera bultzatzeko bidean. Euskaraldia ekimena oso lagungarria izango da norabide horretan”, adierazi dute.

Euskaraldia abian jartzeko bost hilabete baino zertxobait gehiago falta denean, alkateek azpimarratu nahi izan dute hiriburuen garrantzia euskara sustatzeko bide horretan, “daukaten garrantziagatik eta lurralde osoan duten eraginagatik”. Haiekin batera izan dira gaurko aurkezpenean Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua, Miren Dobaran Hizkuntza Politikako sailburuordea eta Elena Laka Euskaltzaleen Topaguneko presidentea. Ekitaldia Arrate Illarok, Euskaraldiko koordinatzaileak, gidatu du, eta ingurune handien Euskaraldiaren aldeko apustua txalotu du.

“Euskararen erabileran urratsak eman nahi baditugu ezinbestekoa da hiriak praktika berrietarako eremu eroso bilakatzea. Izan ere, Euskal Herriko populazio gehiena hirietan bizi da edo hirietara mugitzen da. Hortaz, eguneroko ohiko harremanak zein harreman berriak hirietan gertatzen dira. Gaur esan dezakegu 10.000 biztanletik gorako udalerri guztiek egingo dutela bat Euskaraldiarekin, horietan guztietan daude Euskaraldia antolatzeko lan-taldeak”, adierazi du Illarok.

Seguir leyendo »

Arabako euskaldunak aktibatzeko arrazoien berri, Kike Amonarrizen eskutik

Euskaraldia

Itxura guztien arabera, 2018 urtea garrantzitsua izango da euskararen normalizazioaren esparruan. Datorren urteko azaroaren 23tik abenduaren 3ra, Topagunearen eta Eusko Jaurlaritzaren eskutik, “11 egun euskaraz” ekimena jarriko da martxan Euskal Herri osoan. Tamaina horretako egitasmoak aurre-lan luzea behar du, eta jada hasiak dira horretan: ostegun honetan (azaroak 23), Gasteizko Oihaneder Euskararen Etxeko ur-biltegian, 19:00etan, ekimenaren aurkezpena egingo du Kike Amonarriz soziolinguista, umorista eta telebista-aurkezleak.

Beraz, datorren urteko ekimenaren berri izan nahi duenak, bertan du hitzordua. Halere, badakigu ekimen hau ez  dela zerotik hasi, eta aurretik, hainbat herri, udalerri eta eskualdetan jarri dituztela aktibazio-ekimenak martxan.  Eta hemendik aurrera ere, ekimenak funtzionatzen badu, tokian tokiko eragileei esker izango dela. Horrekin lotuta, Amonarrizekin batera, Zuiako eta Mendialdeko eragileak ere izango ditugu Oihanederren ostegunean.

Aurkezpena ez da bakarra izango, hala ere. Arabako Foru Aldundiarekin elkarlanean, Topaguneko kideak herriz herri ibiliko dira urte amaiera honetan, ekimenaren berri eman eta leku horietan martxan jartzeko lehenengo bultzadatxoa emateko. Hona hemen orain arte baieztatuta dauden datak:

Seguir leyendo »

Aurkeztu da Euskaraldiaren lehen hamaikakoa

Euskaraldia

Dani Alvarez, kazetariaMikel Arrasate, Atarrabiako Karrikaluze elkarteko kideaLa Basu, musikariaPedro Miguel Etxenike, fisikan doktoreaZuriñe Gil, Geu Gasteiz elkarteko kideaAretz Igiñiz, errugbilariaCris Lizarraga musikariaToti Martinez de Lezea, idazleaEneko Sagardoy, aktoreaAlex Txikon, mendizaleaArianne Unamuno, Soraluzeko Pil-pilean elkarteko kidea

Hamaikakoa, hamaika laguneko taldea da modu pertsonalean eta borondatez Euskaraldia: 11 egun euskaraz ekimenean parte hartzea erabaki dutenak belarriprest eta ahobizi rolen bitartez. Euskal Herriko hamaikakoa osatzen duten kideek euskararen aktibazioa sustatzeko babes urratsa ematea erabaki dute. Ekimenaren enbaxadore izango dira, eta herritarren izen ematea aktibatzeko lehen deia egin dute. Ekimenaren berri emango diete inguruko kideei gainera. Izan ere, ekimenean parte hartu nahi duten pertsonek ere ahobizi eta belarriprest rolen bitartez euren hamaikako propioak osatu beharko dituzte. Hau da euskarazko harremanak izan eta inertziak astintzeko Euskaraldiak proposatzen duen formula.

Seguir leyendo »

Udaltopek Euskaraldia izango du oinarri hamargarren edizioan

Euskaraldia puntuz puntu. Aurtengo puntuari erantzunak eta datorrenari galderak. Horixe da Udaltop Udaletako Euskara Zerbitzuen Topaketak hamargarren ediziorako aukeratu duen izenburua. Eta izenburuak berak iradokitzen duen moduan, Euskaraldia izango da oinarri nagusia. Horrela iragarri dute gaur goizean komunikabideen aurrean Lasarte-Oriako Udalak, Gipuzkoako Foru Aldundiak, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikako Sailburuordetzak eta Euskaltzaleen Topaguneak egitaraua aurkeztearekin bat.

Bederatzigarren edizioan hasitako bideari jarraipena emango zaio beraz. “ Ate joka ditugun erronkez hausnartzeko eta etorkizun hurbileko estrategiak zirriborratzeko baliatu nahi dugu aurtengoa. Azaroan abian jarriko dugun ekimena izango da arreta-gune nagusia, eta horri lotutako hainbat gai izango ditugu mahai gainean”, aurreratu du Estitxu Alkorta Eusko Jaurlaritzako Euskara Sustatzeko zuzendariak. “Iazko Udaltop –jarraitu du– funtsezkoa izan zen denon artean lantzen ari garen Euskaraldiaren proiektua gorpuzteko, aurtengoa aurrekoa bezain baliagarria izango dela sinetsita gaude”.

Bide horretan, “salto kualitatibo” bat emango dela nabarmendu du Jon Antxordoki Lasarte-Oriako Euskara Batzordeko lehendakariak. “Aurreko edizio gehienetan Udaltopen helburuak izan dira esperientziak trukatzea eta hausnarketa sustatzea.  Azkeneko bi urteotan esperientziak elkarrekin abiatzea izaten ari da helburua”.

Seguir leyendo »

Aurkezpena eta mintegia: 220 lagun Euskaraldiaren antolaketan larunbata goizean

Euskal Herriko bi puntutan izan dira martxoaren 17an, larunbatean, Euskaraldiaren hitzorduak: Bilbon eta Itsasun. Ekimenaren antolaketaren momentu ezberdinetan dauden herrientzako deia zegoen bi aurkezpenetan. Bilbokoan, herriz herri jadanik antolatuta dauden batzordeetako kideak bildu dira, Itsasun berriz, Ipar Euskal Herriko Euskaraldiaren lehen aurkezpena egin da eta bertan abiatu dute Lapurdi, Behe Nafarroa eta Zuberoan ekimena martxan jartzeko lehen urratsa.

Lan goiza izan da larunbatekoa hitzorduetara agertutako 220 lagun baino gehiagorentzat. Azaroaren 23tik abenduaren 3ra Euskal Herri osoan aldi berean egingo den ariketa soziala irudikatzen jarraitzeaz gain, antolaketan eman beharreko urratsen gaineko hausnarketa egin eta argibideak eskaini dira saio hauetan.

Ipar Euskal Herriko 38 herritako 80 lagun bildu dira Itsasuko Sanoki gelan. Iazko azaro eta abenduan Baiona, Angelu eta Miarritzen burututako BAM ekimeneko antolatzaile, Euskal Konfederazioko arduradun eta Euskaltzaleen Topaguneko ordezkariek hartu dute hitza aurkezpen saioan eta hortaz gain, ariketa praktikoa ere egin dute bertaratutakoek.

Seguir leyendo »

Nafarroako euskalgintza eta erakundeak hasi dira Euskaraldia prestatzen

Campaña de Euskaraldia

Herriz-herri aurkeztu eta hedatzen ari den Euskaraldia Nafarroako eragileei aurkezteko ekitaldia egin da Iruñean astearte honetan, martxoaren 14an. Lepo bete den Kondestable jauregiko aretoan, Nafarroako euskalgintzako eta erakundeetako ordezkaritza zabal batek, Euskaraldiaren ezaugarri eta helburu nagusiak ezagutzeko aukera izan du. Nafarroako euskalgintzako hainbat ordezkari, euskara teknikariak, euskaltzaleen elkarteetako kideak, hautetsiak eta alderdi politiko ezberdinetako ordezkariak hurbildu dira aurkezpenera.

Argazki esanguratsu batekin hasi da berriro ere Nafarroako Euskaraldiaren aurkezpena. Azaroan Bilbon egindako aurkezpen-prentsaurrekoan egin zen modura, erakundeetako ordezkariak eta euskalgintzakoak izan ditu protagonista argazkiak eta horrela irudikatu nahi izan da Euskaraldiaren oinarrietako bat: eragileen arteko elkarlana.

Ertz horri heldu dio Ana Ollo Nafarroako Gobernuko Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetarako kontseilariak bere mintzaldian. “Proiektuak erantzukizun partekatuak bilatzen ditu” adierazi du Ollo kontseilariak “gizarte-eragileak eta erakunde publikoak batuz, eta norbanakoen zein entitateen inplikazioa bilatuz”. Ideia bertsuei heldu die Euskarabideako zuzendari Mikel Arregik ere: “Lehenbiziko aldia da erabilera aktibatzeko gizarte-eragileak eta eakunde publikoak batzen direla norbanakoen zein entitateen inplikazioa bilatuz”.

Seguir leyendo »

Udalerri euskaldunek Euskaraldian parte hartzeko proposamena aurkeztu du UEMAk

Euskaraldia

Hasia dago Euskaraldian parte hartzeko herrietako batzordeen izen-ematea. Epea zabaldu zenetik, etengabe ari dira herri berriak gehitzen aurtengo azaroaren 23a eta abenduaren 3aren artean Euskaraldia martxan izango duten herrien zerrendara. Tamaina, lurralde eta egoera soziolinguistiko ezberdinetako herriak ari dira ekimenera batzen. Tokian tokiko batzordeak martxan jartzen ari diren bitartean, UEMAk, udalerri euskaldunak biltzen dituen erakundeak, proposamena aurkeztu du herri euskaldunetan Euskaraldia martxan jarri eta ekimen osagarriak gehitzeko.

Hamaika egun baino hamaika aldiz gehiago! txostenean Euskaraldiak proposatzen duen 11 egunetako ariketa sozialaz gain, herri euskaldunetan hamaika arlotan euskararen erabilera areagotzeko proposamen praktikoak jaso dira. UEMAko arduradunek azaldu duten modura, euskararen erabilera ohikoa den herrietan ere, badaude euskara gutxiago erabiltzen diren esparru eta funtzioak. Hauetan eragitea da Euskaraldiaren osagarria den proposamenaren helburua.

Euskaraldiak iraungo duen 11 egunetan euskararen erabilera areagotzeko 11 alor lantzea proposatu die UEMAk bere kide diren udalerriei. Alor horietako bakoitzean hausnarketa bultzatu, hutsuneak bistaratu, jokaera eredugarriak nabarmendu eta maila pertsonal zein kolektiboan konpromisoak lantzea da proposamenean jasotzen dena.

Seguir leyendo »

Aktibazio ekimenak herriz herri hedatzen doaz

Mapa

Gero eta herri gehiagotan martxan jartzen ari dira aktibazio ekimenak antolatzeko batzordeak. Iaz Donostian  Egian euskaraz bizi ekimenak abiarazitako olatua handitzen ari da eta astez aste gehiago dira antzerako ekimenak martxan jarri dituzten edo martxan jartzea erabaki duten herri eta eskualdeetako euskaltzale taldeak. Euskarak 365 egun dinamikaren barnean 2018ko azaroaren 23tik abenduaren 3ra egingo den 11 egun euskaraz ekimena prestatzen hasiak dira horietako batzorde asko.

Urriaren 7an Donostian egindako mintegian  aurkeztutako datuetan aipatu zen 40 herri eta eskualde zeudela ordurarte lanean hasita. Horietako batzuk egin dituzte jadanik aktibazio ekimenak eta datorren urtean errepikatzeko asmoarekin ari dira, beste batzuk aurten egingo dute lehenengoz  eta beste herri batzuetan biltzen hasi berriak dira 2018ko Euskaraldia gogoan. Puntu ezberdinetan daude beraz, baina ehunka lagun ari dira batean eta bestean lanean olatua handitzen jarraitzeko.

Aurten, azaroaren 23an aurkeztuko den ekimenera abenduan eta 2018ko lehen hilabeteetan auzo, herri eta eskualdeak gehitzen joango dira. Herrietako batzorde eragileen eta ekimenaren koordinazioaren artean komunikazioa landu eta haremana errazteko Topagunean lanean daude jadanik ardura hori duten kideak.

Hainbat herritan ekimenak aurten

Baina datorren urteko Euskaraldiaren aurretik, hainbat herritan buru-belarri ari dira hurrengo asteotan martxan jarriko diren formato ezberdineko saioak antolatzen. Batzuek asteburu batean arituko dira ( Lizarran eta Derion, adibidez), beste) batzuk aste betez ( Baiona-Angelu-Miarritze), 11 egunez (Deustuan)  ( Deustuan), 20 (Intxaurrondon), 21 ( Altzan) edo 30 egunez ( Aiaraldean), baina guzti-guztiek dute oinarrian hizkuntza ohituretan eragitera bideratutako ekimenak izatea eta tokiko euskaltzaleen ekimenetik sortuak direla.

Hainbat batzorde, aurtengo Euskararen Nazioarteko Egunaren bueltan datorren urteko ekimena aurkezteko asmoz ari dira lanean. 

Zerrenda luzea

Ondorengo lerroetan aipatuko ditugunak dira lanean hasita dauden herri eta eskualdetako batzuk. Ez da zerrenda osoa, baina martxan dauden batzordeak zein puntutan dauden ikusteko baliagarri izan daiteke.

Donostia. Egia auzoan hasitakoak izan du segida gerora ere (Añorga auzoan edo Donostiako Piraten artean, berbarako). Hurrengo egunotan, beste bi auzok hartu dute lekukoa: Altzak eta Intxaurrondok.

  • Intxaurrondoko Plazara Goaz euskara batzordeak abenduaren 12tik abenduaren 2rarteko ekimena antolatu du: 21 egun euskaraz. Jadanik 291 Ahobizi eta 402 Belarriprest-ek eman dute izena.
  • Altza Hadi! izena eman diote Altzako ekimenari. 20 egunetan (azaroaren 11tik abenduaren 1era) 212 Ahobizi eta 515 Belarriprest lortzeko erronka jarri diote antolatzaileek bere buruari.

Auzoetako ekimenaz gain, Bagera euskaltzaleen elkartea ari da jadanik 2018an Donostia osoan egin nahi den 11 egun euskaraz ekimena prestatzen udalarekin batera. Urrian egin dute lehen mintegi irekia eta hasiak dira lehen urratsak ematen.

Deustu. Datorren urteko Euskaraldiaren egun berdinetan egingo dute aurten Deustuarrek 11 egun euskaraz ekimena. Berbaizu euskaltzaleen elkartea gidatzen ari den ekimenean 250 lagun baino gehiagok eman dute izena jadanik.

Aiaraldea. Aiaraldeko Euskalgintzaren Kontseiluak 30 egunez (azaroaten 3tik abenduaren 3ra) Aiaraldeko zortzi herrietako Ahobizi eta Belarriprest-ak hizkuntza ohiturak aldatzera gonbidatu ditu.  1.000 Ahobizi eta 5.000 Belarriprest armairutik ateratzeko prest

Lizarra. Baietz 48 orduz euskaraz Lizarran! Hori izan zen iazko Euskararen Ginkanan irabazle izan zen taldearen erronka eta geroztik, buru-belarri aritu dira azaroaren 17tik 19rako Euskararen Maratoia prestatzen. Twitterren ere jarrai ditzakezue.

BAM. Baiona-Angelu-Miarritze. Azaroaren 27tik abenduaren 3ra 450 Ahobizi eta Belarriprest lortzeko helburuarekin ari dira lanean antolatzaileak. Informazioa eskuorri hontan (pdf)

Derio. Derion Ahora izena eman diote Tximintx elkarteko kideek bere ekimenari, azaroaren 30etik abenduaren 3ra egingo dute aurten, 11 egunez datorren urtean. Herriko denda, taberna eta zerbitzuen gida egin dute euskaraz zerbitzua emateko duten gaitasunaren arabera sailkatuta. Aurten 365 derioztar nahi dituzte euskarari eutsiz. Twitterren ere aurkituko dituzue.

Batzordeak osatzen

Arabako lautada. Iaz Agurainen 75 orduz euskaraz ekimena arrakasta handiz martxan jarri ondoren, 2018 urtean Lautada osoan egingo dute 11 egun euskaraz. Lehen bileran 107 euskaltzale batu ziren.

Getxo. Urriak 7ko mintegian Getxoko euskara zinegotziak azaldu zuen modura, Bizarra Lepoan eta Egizu euskaltzaleen elkarteak eta udala elkarlanean ari dira lanean jadanik.

Elgoibar. Herriko Euskarak 365 egun batzordea datorren urteko Euskaraldia prestatzen hasiak dira. Aurtengo euskararen eguneko ekitaldian aurkeztuko dute ekimena.

Iruñea. Abenduaren 2an egingo da aurten Iruñeako ekitaldia, eta bertan aurkeztuko dute datorren urtean 11 egun euskaraz ekimenerako Nafarroako hiriburuan duten asmoa.

Bilbo, Gasteiz, Soraluze, Atarrabia, Errenteria, Ermua, Lasarte, Baztan, Tolosaldea, Durango,… eta hamarnaka herri gehiagotan ari dira jadanik euskaltzaleen batzordeak sortzen  datorren urteko olatuan parte hartzeko.

Seguir leyendo »