eldiario.es

9

'Macho Man', biktimen bizipenen bitartez indarkeria matxista salatzen duen antzerki-dokumentua

Macho Man instalazioaren argazkia

Indarkeria matxista salatu nahian, eta bere lanaren bitartez horren kontra "zerbait egiteko", Álex Rigola antzerkigileak arte eszenikoa, plastikoa, psikologia eta dokumentazioa fusionatu ditu artefaktu dramaturgiko bat osatzeko, Macho Man, non ikusleek, indarkeria matxistaren espazio desberdinetatik mugitzeko aukera izango dute. Hau da, bikotearen esparrua, familia, lana, gizartea eta arlo judiziala.

Horrela, bisitariek, biktima baten ahotsaz gidatuta, 12 gelaz osatutako artefaktu dramaturgiko honen ibilbide labirintiko bat egingo dute. Artefaktua erabat beldurgarria da, erakusten duen guztia egia hutsa baita. Egiazkoak dira datuak, epaiak, adierazpenak eta egiten dizkigun galderak, eta egiazkoak dira, halaber, elkarrizketak eta kontatzen dituzten kontakizunak.

“Proiektu honekin, bide berriak bilatzen ditugu muturreko matxismoaz kontzientzia hartzeko, arte eszenikoetako, arte plastikoetako, psikologiako eta dokumentazioko jakintzak bateratuz. Ikusleak aktibatu nahi ditugu, dokumental, informazioko flyer edo erakusketak batek egingo lukeen horretatik harantz joz”, azaltzen du Àlex Rigola zuzendariak.

Seguir leyendo »

Belakok diska berria kaleratuko du maiatzean

Belako taldea kontzertu batean

Belako taldearen lan berria, bere laugarren diskoa, datorren maiatzean argitaratuko da eta 'Plastic Drama' du izena. Taldeak nazioartean aurkeztuko du, besteak beste, Erresuma Batuan, Alemanian, Mexikon, Amerikako Estatu Batuetan (AEB) eta Espainian. Belako Rekords zigiluarekin aterako da lana, BMG Internationalen lizentziarekin, eta "asmo handikoa, gogoetatsua eta, batez ere, errebindikatzailea" izango da, Mungiako laukoteak jakinarazi duenez.

"Gauzen benetako zentzuaren bilaketaz hitz egiten du 'Plastic Drama'-k, izaki bizidunak muntatzeko, fabrikatzeko eta ustiatzeko kate bihurtzen den mundu honetan. Ehizatu duten ehiztariaren parabola kontatzen duen diskoa da, nola gizakiak kontsumitzen duen bere burua kontsumitzen duen bitartean, berehalakotasunak betierekotasunari eta norberaren denborari irabazten dien gizarte batean", azaldu dute.

Seguir leyendo »

Zenbat euskalki ditu euskarak?

'Euskara' hitza herri bakoitzean hitz egiten den euskalkiaren arabera

1863. urtean zortzi euskalki bereizi zituen Louis-Lucien Bonapartek; Resurreccion Maria de Azkuek, ordea, zazpi, eta Koldo Zuazo hizkuntzalariak XX. mendean, bost. Orain, EHUko ikertzaile talde batek, hiru euskalki daudela zehaztu berri du: mendebaldekoa, erdialdekoa eta ekialdekoa.

Gotzon Aurrekoetxea EHUko Letren Fakultateko irakaslearen gidaritzapean, Euskararen Bariazioa Aztertzeko Ikerketa Taldeak (Eudia) "Euskalkien sailkapen berria" egin du. Hori oinarri, hiru euskalki bereizi dituzte: mendebaldekoa, erdialdekoa eta ekialdekoa.

Zelan lortu dute? Talde honek, euskalkiak zehazteko metodologia aldatu du. Hau da, orain arte, hizkuntza-ezaugarrien aukeraketan oinarritu izan dira bereizketak. Oraingo honetan, ordea, "Euskararen Herri Hizkeren Atlasak"-EHHA egitasmoak argitaratutako liburukietan biltzen den informazioa erabili dute, hots, euskararen eremuko 145 herritan jasotako lexikoaren eta gramatikaren informazio zabala.

Seguir leyendo »

Bi erakusketa eta kongresu internazional bat, Balenciagaren jaiotzaren 125. urteurrena ospatzeko

Getariako Balenciaga museoan dauden soineko batzuk

Duela 125 urteko urtarrilaren 21ean jaio zen Cristobal  Balenciaga, Getarian, eta, urteurren horren kariaz, bi erakusketa eta kongresu internazional bat egingo dituzte aurten Gipuzkoako udalerri horretan bertako semeari eskainitako museoan. 2019an, museoak, 54.000 bisita izan zituen eta Balenciagaren 3.500 lan baino gehiago ditu.

Museoak gaur bertan itxiko ditu bere ateak, lehen erakusketa otsailaren 29tik ekainaren 22ra zabaltzeko. “Cristobal” izango du izena, moda-sortzailearen beraren gainean jarri nahi baitu fokua, bere bizitzan zehar ondoan izan zituen hainbat objekturen bidez. Horren ondoren, “Alaïa eta Balenciaga: formaren eskultoreak” erakusketa paratuko dute, uztailaren 15etik abenduaren 31ra, eta elkarrekin elkarrizketan jarriko dituzte Balenciagaren eta Azzedine Alaïa tunisiar diseinatzailearen sormen lanak.

Aproximarse al Balenciaga maestro de la discreción
 

Seguir leyendo »

Euskadiko eta Nafarroako emakumeek zinemagile bihurtu ahal izateko programa abian da

Araban, Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroan bizi edo jaio diren emakume zuzendari hasiberrien (fikziozko edo ez-fikziozko lehen edo bigarren filma izan behar da) film luzeen proiektuak tutorizatu eta laguntzeko, Eusko Jaurlaritzaren Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak eta Tabakalerak, Noka Mentoring ekimenaren bigarren edizioa aurkeztu dute.

Programaren helburua, euskal emakume zinemagileen presentzia eta ikusgaitasuna sustatzea da. Prozesu osoan, hiru tutore egongo dira, hautatutako hiru proiektuen jarraipena programa osoan zehar egiteko, eta aurreratu dute "begirada zinematografiko propioa garatzeko gogoa duten zuzendari talentudunak" babestu nahi dituztela.

Proiektuak jasotzeko epea 2020ko otsailaren 1etik 28ra egongo da zabalik, eta 2020ko martxoaren 6an jakinaraziko dituzte programan parte hartzeko hautatu diren hiru proiektuak. Hautaketa batzordea honako hauek osatuko dute: Amaia Serrulla SSIFFko ordezkari gisa, Maider Oleaga zinema zuzendari eta EQZEko irakaslea eta Lur Olaizola Tabakalerako zinema eta ikus-entzunezkoen arloko koordinatzailea. Hautatutako emakumeek 4.000 euroko laguntza ekonomikoa jasoko dute. 

Seguir leyendo »

'Pamplona negra' festibalak literatura eta zinemaren alderik beltzena erakutsiko du

Festibalaren kartela

'Pamplona negra' literatura eta zinema beltzaren festibalaren seigarren edizioa urtarrilaren 13tik 18ra ospatuko da Iruñean, eta krimenaren 'alderik beltzena' erakutsiko du. Festibalaren herrialde gonbidatua Amerikako Estatu Batuak izango da. 

Hiria beltzez margotuko da intriga eta krimenei buruzko literatura eta zinemarekin. Sei egunez, genero horretan ospetsuak diren idazleak arituko dira. Haien artean: Rosa Montero, Blas Ruiz Grau, Antonia Huertas, Salva Alemany, Agustín Martínez, Santiago Díaz eta Reyes Calderón (Premio Azorín 2016). Gainera, Dolores Redondo idazlea, pertsonen alde ezkutuari buruz arituko da.

Aurtengo berrikuntza garrantzitsuenetariko bat Kriminologia eta nobela beltzaren tailerra da. Bertan hiru klase egongo dira, non profil kriminalei, literaturari, pertsonaiei eta tramari buruz hitz egingo dute.

Seguir leyendo »

Hamaika film zinemaren bitarez zientzia ezagutzeko

'Zinema eta Zientzia'-ren kartela

Euskadiko Filmategiak, Donostia International Physics Center‐ek eta aurten lehendabizikoz Donostia Zinemaldiak elkarlanean antolatutako 'Zinema eta zientzia' zikloaren hirugarren edizioa aurkeztu dute gaur. Egitasmoa 2020ko urtarriletik martxora ospatuko da Tabakaleran (Donostia) eta Bilboko Arte Ederren Museoan. Bost erakundeetako arduradun nagusiek ekimenaren hirugarren edizioko xehetasunak iragarri dituzte gaur. Aurten, interes zientifiko handiko 11 film proiektatuko dira, eta saio guztietan, izen handiko zientzialari bat arduratuko da filma aurkezteaz eta proiekzio ondorengo solasaldia gidatzeaz.

Era berean, aurtengo edizioa hainbat berritasunekin dator: zientziaren alderdo desberdinak jorratuko dituzten bost hitzaldi, ikastetxeei zuzendutako proiekzioak, musika zuzenean izango duen emanaldi bat eta Donibane Lohitzunen ospatuko den ekitaldi berezi bat.

'Zinema eta Zientzia'-ren aurkezpena Tabakaleran, Donostian

'Zinema eta Zientzia'-ren aurkezpena Tabakaleran, Donostian Tabakalera

Seguir leyendo »

'La trinchera infinita'-ren zuzendariek 'Mateoren ama' film laburra aurkeztuko dute Bilbon

Aitor Arregi eta Jose Mari Goenaga euskal zuzendariek urtarrilaren 7an, asteartea, 'Mateoren ama' (2019) film laburra aurkeztuko dute Bilboko Fas zinekluban. 'Mateoren ama' Iban Zaldua idazlearen kontaketa batean oinarrituta dago.

Saioa 19:45etan hasiko da Bilboko Salón El Carmenen, zineklubaren ohiko egoitzan. Film labur hau Arregik eta Goneagak Moriarti Produccionesen egindako lehenengo lana da. Bi zuzendariek Jon Garañorekin partekatzen dute Moriarti Producciones taldea, 'La trinchera infinita' filmaren arrakastaren ondorioz sortu zutena.

'Mateoren Ama' Mariasun Pagoagak, Itziar Aizpuruk, Iñigo Aranburuk eta Aitziber Garmendiak protagonizatzen dute, eta Alzheimer gaixotasuna duen ama bati erresidentziara protagonistek egindako bisita kontatzen du. Flima Aldakonea erresidentzian, Donostian, grabatuta dago.

Seguir leyendo »

Zubietako Goyak, beste zazpi urtez Bilboko Arte Ederren Museoan

Unai Rementeria eta Bibiñe Belausteguigoitia, José María Solano Gil-Delgadoren, Sokorroko markesaren, alarguna

Apirilaren 26an, Bilboko Arte Ederren museoak Adán de Yarza familiaren hiru erretratu ezagutarazi zituen, alegia, “Zubietako Goyak”; lan horiek Francisco de Goyak margotu zituen 1780ko hamarkadaren amaieran. Egun horretara arte, eta Eusko Jaurlaritzak erretratuak Frantziara 1937an eraman zituenetik, horiek Gerra Zibilean babesteko, erreferentzia akademikoetan, prentsan eta garai hartako argazkien bidez baino ez ziren ezagunak.

Harrezkero, eta jabetza aldatu gabe, hiru erretratuak bere horretan mantendu ziren, anonimaturik absolutuenean, baina, beraien ondorengoen nahiari esker, berreskuratu eta aztertu ahal izan dira, bai eta horiek jendaurrean eta komunitate zientifikoari erakutsi ere, lehenengo aldiz, Bilboko Arte Ederren Museoan. Erretratuak museoan daude ikusgai, agiri historikoekin eta horiek lekualdatzeko orain dela zortzi hamarkada erabili zen jatorrizko kutxarekin batera. Erretratuak jendaurrean erakutsi diren hilabeteetan zehar, horien jabe den familiak adierazi du “oso pozik dagoela obrak ezagutarazteko aukera dela-eta”, bai eta “haien historiari eta herrialdeari lotuta jarraitu dezaten” nahi dutela ere.

Museoak egindako ikerketa-proiektu handiaren ondorioak “Zubietako Goyak. Adán de Yarza familiaren erretratuak” izeneko argitalpen digitalean daude jasota. Bertan, hau azaltzen da: mihiseek Adán de Yarza Bizkaiko familia gorenaren hiru kideak –jatorriz, Lekeitiokoak dira, eta haien leinua X. mendekoa da– erakusten dituzte: Bernarda Tavira, alarguna eta 1787an María Ramona de Barbachanorekin ezkondutako Antonio Adán de Yarzaren ama. Ziurrenik, Madrilen margotu zituen ezkontzaren egunaren inguruan, eta 1790. urtearen bueltan, erregearen ganbera-margolaria zenean, margolariak izan zuen erretratugile-jarduera handiaren adierazgarri gorena dira hirurak.

Seguir leyendo »

Bikoiztaile euskaldunen elkartea: "EITB-k ez du inola babestu bikoizketa, ez indartu ez eutsi. Kontrakoa egin du!"

Joan zen astean, eldiarionorte.es-ek eta Kultur On-ek argitaratu zuten Kultura eta Hizkuntza Politikako Sailburuari, Bingen Zupiriari, egindako elkarrizketa. Bertan, Sailburuak euskal bikoizketaren egoerari buruz hitz egiten du, "ETB 1ean bikoiztuta edo azpitituluekin eskaini nahi diren produktuak ahalegin ekonomiko eta profesional handia eskatzen dutela", adieraziz. 

"Egia da badagoela sektore profesional bat, txikia, baina badagoena, EITBk euskarari egiten dion bikoizketa-ordu kopurua murrizteko hartutako erabakiengatik lan-arloan eta profesionalki kaltetua ikusi dena. Euskarara bikoiztea EITBk osorik eta bakardadean egin duen jarduera da. ETB 2k gaztelaniaz igortzen dituen filmak bikoiztuta datoz eta azpitituluak gaztelaniara pasatzen dituzte, euskararekin ez da hori gertatzen. ETB 1ean bikoiztuta edo azpitituluekin eskaini nahi diren produktuek ahalegin ekonomiko eta profesional handia eskatzen dute. EITBk bere garaian hartu zuen bikoizketa horri eusteko eta bikoizketa hori indartzeko erabakia estrategikoa izan zen, batez ere gazteenekin zerikusia duen programazioan. Badugu egiteke, eta EITBk badu oraindik fikzioaren, telesailen edo filmen munduarekin eskaintza bat egiteko erronka" erantzun zuen Bingen Zupiriak bikoizketaren krisia ea arazo bat den galdetu ziotenean.

Erantzun hori ez zaie egokia iruditu Bieuse Bikoitzaile euskaldunen elkartearen parte hartzen duten langileei eta komunikatu bat argitaratu dute Sailburuaren hitzak gezurtatzeko:

Seguir leyendo »