Has elegido la edición de . Verás las noticias de esta portada en el módulo de ediciones locales de la home de elDiario.es.
Sobre este blog

Euskal kulturaren berri izan nahi duzu? Gure musika, festibalak, esposizio artistikoak, dantza, zinema, antzerkia, festak eta euskal folkloreari buruzko kontu guztiak 'klik' batean. Klikatu on. Klikatu kultur On.

Aulki gurpildunean doan emakume transgenero baten istorioa, Guggenheim Museoaren obra berria

Jarraia

Maialen Ferreira

0

Aulki gurpildunean doan emakume transgeneroa da Jesper Just artista danimarkarren Ikuskizun izengabe hau deituriko obraren protagonista. Ikuskizun izengabe hau, Bilboko Guggenheim             Museoan ikusi ahal izango den bideo instalazioa da eta urriaren 20ararte egongo da museoko Film & Video aretoan.

Ikusleak, aurrez aurre dauden bi pantailen artean hautatu beharko du. Pantaila bakoitzak istorioaren bi ikuspuntu eskaintzen dituzte aldi berean. Artistak azaldu duen bezala gizarteak “gorputz arazotsuak” begiratzeko duen modua da ikerketa gaia. Hasierako planoetan, emakumea Paris zeharkatzen ikusten da —Frantziako hiriburuko Buttes-Chaumont parkean eta inguruetan grabatu zuen filma—, hiriko elementu arkitektonikoekin duen elkarrekintza antzeman daitekeen bitartean. Harreman horri obraren indarguneetako bat iritzi dio erakusketaren komisario Manuel Cirauquik: “isla oso leiala da, aulkiaren ikuspuntuarena eta horrek nola determinatzen duen”.

Aurrera egin ahala, beste pertsona bat agertzen da: emakumearen atzetik doan gizona, begiak harengan iltzatuta. Etxearen babespean ere ez du lortuko andreak gizonaren begiradatik ihes egitea, aldameneko eraikin batetik so ari baitzaio. Bi protagonisten ikuspuntua eskaintzen da aldi berean: ikusleak eszena emakumearen zein gizonaren begietatik ikusteko aukera du; aski du pantaila batetik bestera salto egitea. 

Filmak 13 minutu irauten du eta plano luzeez eta inguruko soinuez —emakumearen arnasaz edota aulki gurpildunaren zarataz, besteak beste— ondu du Jesper Justek. Ez dago musikarik, ez hitzik, ezta baliabide ikusgarririk ere. Akzioa, berriz, geldo da. Gaur egungo pelikula prototipikoetatik aldentzeko intentzioa aitortu du danimarkarrak. Lana aurkezteko tokia, museo bat, arrazoi beragatik hautatu du: “Gauzak arin doaz, baina museoetara jendea kontenplatzera joaten da”.

 

Sobre este blog

Euskal kulturaren berri izan nahi duzu? Gure musika, festibalak, esposizio artistikoak, dantza, zinema, antzerkia, festak eta euskal folkloreari buruzko kontu guztiak 'klik' batean. Klikatu on. Klikatu kultur On.

Etiquetas
stats