Has elegido la edición de . Verás las noticias de esta portada en el módulo de ediciones locales de la home de elDiario.es.
Sobre este blog

Euskal kulturaren berri izan nahi duzu? Gure musika, festibalak, esposizio artistikoak, dantza, zinema, antzerkia, festak eta euskal folkloreari buruzko kontu guztiak 'klik' batean. Klikatu on. Klikatu kultur On.

“Ez dakigu zer dagoen Marijaiaren gonaren azpian, eta ez zaigu axola”

Marijaia, dando la bienvenida a la Aste Nagusia de 2019

Maialen Ferreira

Bilbo munduko jai giroko asterik luzeenean murgilduta dago. Bederatzi egunez, abuztuaren 17tik 25era, hiria Aste Nagusiaren magiaz beteko da. 400 jarduera baino gehiago egongo dira, publiko guztientzat, hasi goizean eta gauera arte bilbotarron dibertsioa eta bizikidetza ziurtatzeko. Bilboko jai-ereduaren ezaugarrien arabera diseinatutako eskaintza da –kalitatea, aniztasuna, parte-hartzea eta doakotasuna-, eta Bilbao Balioen Hiria ekimenari eta bere balioei lotua: aniztasuna eta inklusioa, nortasuna, emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna, sormena, esfortzua eta ilusioa, besteak beste, Udalak adierazi duenez.

Aste Nagusiaren 41. edizioa abuztuaren 17an hasi zen Arriaga Antzokiko balkoitik Beatriz Sever pregoilariak eta Itsasne Nuñez txupinerak pregoia irakurri eta txupinazoa jaurti zutenean. Astean zehar egongo diren jarduerak hauek dira: musikaren arloan, Abandoibarrako, Europa parkeko eta Plaza Barriko kontzertuak; bertako metal eta pop-rockeko La Muestra erakustaldiaren 34. edizioa; bilbainadak, bertsolaritza saioak, pilota-partiduak, herri-kiroletako erakustaldiak eta euskal folklorea; kale-antzerkia; su artifizialak eta familia-giroko Txikigune espazioa, Casilda Iturrizar parkean.

Beatriz Sever Naizen Euskadiko eta Nafarroako Adingabeen Senideen Elkarteko bozeramaileak nabarmendu zuenez, Aste Nagusiko pregoilari izendatzeak Bilbo “hiri irekia” dela erakusten du, “giza esperientzien aberastasuna ulertzeko eta lantzeko prest dagoela irudikatzen du, transexualitatearena ere bai”, azaldu zuen.

“Ez dakigu zer dagoen Marijaiaren gonaren azpian, eta ez zaigu axola, berdin maite dugulako”, esan zuen Beatriz Severrek Arriagako balkoitik irakurri zuen pregoian. Severrek, erasorik gabeko gizartea lortzeko heziketa beharrezkoa dela nabarmendu zuen, eta eskerrak eman zizkion Bilbori, munduari “zakila duten neskak eta bulba duten mutilak” daudela ozen esateko bozgorailua eman diolako.

Horrela bada, Aste Nagusian publikoak gogokoen dituen jarduerekin batera, beste berri batzuk ere prestatu dira. Areatzan beharren, Plaza Biribilean izango dira dantzaldiak; orkestra-musikarik onena, beraz, abuztuaren 17tik 24ra arteko arrats eta gauetan, Plaza Biribilean gozatu ahal izango da, saio bikoitzekin, 20:00etan adinekoentzat, eta 23:15ean gazteagoentzat.

Ildo beretik, Txikigunea, orain arte Casilda Iturrizar parkean eta Pergolan jarri dena, ahateen urmaela dagoen gune ezagunera zabalduko da; Gas plazan egingo dira kale antzerkiko emanaldi orokorrak, orain arte Arriaga antzokiko plazan egiten zirenak, eta Txikigunean, hau da, Casilda Iturrizar parkean, familientzako emanaldiak egingo dira (oraina arte Gas plazan egiten zirenak); azkenik, Herri Kirolen erakustaldiak Arriaga plazan izango dira, eta ez Areatzan.

Ehun emanaldi baino gehiago bederatzi agertokietan

Aste Nagusiko jaietako publikoarentzat musika-eskaintzak duen garrantziaz jabetuta, Bilboko Udalak doako 100 musika-ikuskizun baino gehiago antolatu ditu uriko 9 agertokitan; era guztietako kontzertuak izango dira, gaur-gaurkoak, musika klasikoa eta bilbainadak, besteak beste:

  • Abandoibarra: kontzertuak eta ikuskizunak
  • Europa parkea: kontzertuak, DJak eta ikuskizunak.
  • Plaza barria: munduko musikak
  • Enkarnazioko eliza: musika klasikoa.
  • Bilborock: bertoko metal eta pop-rocka.
  • Casilda Iturrizar parkean: bilbainadak eta guatekeak.
  • Areatzako Kioskoa: Bilboko Udal Bandaren Kontzertuak.
  • Areatza: bandak eta fanfarreak.
  • Plaza Biribila: dantzaldiak.

Abandoibarran:

Hilaren 17an (zapatua)23:30. Sutagar

Hilaren 18an (domeka) 23:30. Sweet California

Hilaren 19an (astelehena)23:30. Dúo Dinámico

Hilaren 20an (martitzena) 23:30.Bebe

Hilaren 21ean (eguaztena) 23:30.Mónica Naranjo + Bilboko Orkestra Sinfonikoa

Hilaren 22an, eguena 23:30.La M.O.D.A

Hilaren 23an (barikua) 23:30. Alfred

Hilaren 24an, zapatua

Europa parkean:

Abuztuaren 21ean (eguaztena) 00:00. Huntza eta Revolta Permanent (talde gonbidatua)

Abuztuaren 22an, eguena 00:00. Aste Nagusi Dance

Abuztuaren 23an (barikua)00:00. ADI Megastar

Abuztuaren 24an, zapatua 00:00. Pedro Capó

Sobre este blog

Euskal kulturaren berri izan nahi duzu? Gure musika, festibalak, esposizio artistikoak, dantza, zinema, antzerkia, festak eta euskal folkloreari buruzko kontu guztiak 'klik' batean. Klikatu on. Klikatu kultur On.

Etiquetas
stats