Has elegido la edición de . Verás las noticias de esta portada en el módulo de ediciones locales de la home de elDiario.es.
Sobre este blog

Euskal kulturaren berri izan nahi duzu? Gure musika, festibalak, esposizio artistikoak, dantza, zinema, antzerkia, festak eta euskal folkloreari buruzko kontu guztiak 'klik' batean. Klikatu on. Klikatu kultur On.

“Eztabaidak Literaturarekin” Pedro Ugarte eta Felipe Juaristi idazleen eskutik

Felipe Juaristi eta Pedro Ugarte

Maialen Ferreira

0

Literaturatik bizitzea posible al da? Zeintzuk dira idazten duen pertsona baten helburuak? Eta beharrak? Literaturan prekarietatea nabaritzen al da? Galdera hauen inguruan gogoeta egiteko eta hausnartzeko, Felipe Juaristi eta Pedro Ugarte idazle eta poetak aurrez aurre izango dira “Vivir de la literatura o vivir del cuento” izenburua eramango duen topaketan. Izan ere, Bilboko Bidebarrieta Kulturguneak egiten duen “Eztabaidak literaturarekin” ekimeneko protagonistak izango dira asteartean, urriaren 8an, eta  José Blanco poeta arituko da moderatzaile gisa.

Bi idazleek Euskadi Literatur Saria irabazi dute. Ugartek, 1997. urtean irabazi zuen Los cuerpos de las nadadoras Gaztelaniaz idatzitako nobelarengatik. Juaristik, ordea, birritan irabazi du: 1998. urtean, euskaraz idatzitako Galderen geografia poema-liburuarekin eta 2000. urtean, Haur eta Gazte Literaturaren alorrean, Animalien inauteria liburuarekin. Gainera, lau bider jaso du Poesiaren Kritikaren Saria, Denbora, nostalgia (1985), Hiri melankolia (1987), Begi-izaiak (2004) eta Piztutako etxea (2014) lanei esker

“Eztabaidak Literaturarekin”

2007. urtearen hasieran “Eztabaidak Literaturarekin” egitaraua martxan jarri zenetik, euskaraz zein gaztelaniaz idatzitako literaturaren esparru osoko 300 egile inguruk hartu dute parte ekimenean, eta 10.000 pertsona baino gehiago bertaratu dira. Gaur egun, duela hamarkada bat bezala, egitarauaren helburua literaturara hurbiltzeko eremua eskaintzea da, baina bestelako ikuspegi batetik, letrak eta beste zenbait diziplina lotuz, arkitektura, musika, bidaiak edo matematikak, besteak beste, edo literaturaren genero batean zentratuz, genero horretan sakonduz, topaketa bakoitzera gonbidatutako pertsonekin egiten den jende aurreko solasaldiaren bitartez.

Joan den 2018an hauek izan ziren “Eztabaidak Literaturarekin” programan parte hartu zutenak: Arantxa Urretabizkaia eta Asier Serrano, Suso de Toro eta Màrius Serra, Maialen Lujanbio eta Uxue Alberdi, Miguel Sánchez – Ostiz eta Miguel Gutiérrez Garitano, Luisa Etxenike eta Marian Izaguirre, Julia Otxoa eta Edurne Portela, Mariasun Landa eta Bernardo Atxaga, Luis Sepúlveda eta Isaac Rosa, Ana Merino eta Manuel Vilas, eta Ane Irazabal eta Karlos Zurutuza kazetariek eman zioten amaiera urteari.

Sobre este blog

Euskal kulturaren berri izan nahi duzu? Gure musika, festibalak, esposizio artistikoak, dantza, zinema, antzerkia, festak eta euskal folkloreari buruzko kontu guztiak 'klik' batean. Klikatu on. Klikatu kultur On.

Etiquetas
stats