Has elegido la edición de . Verás las noticias de esta portada en el módulo de ediciones locales de la home de elDiario.es.
La portada de mañana
Acceder
Una denuncia de la extrema derecha lleva al límite al Gobierno de Sánchez
Crónica - El día que Sánchez se declaró humano. Por Esther Palomera
Opinión - El presidente Sánchez no puede ceder
Sobre este blog

Euskal kulturaren berri izan nahi duzu? Gure musika, festibalak, esposizio artistikoak, dantza, zinema, antzerkia, festak eta euskal folkloreari buruzko kontu guztiak 'klik' batean. Klikatu on. Klikatu kultur On.

'Gabonak Arte': Gabonak eta esperientzia artistikoak fusionatzen dituen haurrentzako ekitaldia

Ane Pikazak egindako ilustrazioa, Gabonak Arte eta Fridays For Future mugimendua lotzen dituena

Maialen Ferreira

0

  • Gabonak Arte 2019ko programaren irudia Ane Pikazak egindakoa da, Fridays For Future mugimendua islatzeko asmoz

Sorkuntza garaikidea haur publikoarengana eta haien ingurukoengana hurbildu nahian, Azkuna Zentroa - Alhóndiga Bilbaok, Gabonak Arte. Esperientzia artistikoak haurrentzat eta familientzat programaren edizio berria aurkeztu dute. Programa abenduaren 26tik urtarrilaren 4ra bitartean izango da, eta 14 jarduera izango ditu, non jolasaren, sormenaren eta hezkuntzaren bidez, pentsamendua sustatu eta haien gaitasunak eta trebetasunak garatuko dira, txikien jakin-mina indartuz.

Gabonak Arte abenduaren 26an martxan jarriko da zutabeen artean Hacia la ruta 43 dantzatuz, non irudimenak paisaia baso edo hondartza bihurtuko duen, materia, gorputza, beste elementu bat bezala integratuz, Krego-Martin dantzaren eskutik. Mama Crearen Bapateko Istorioak abenturarako ere astia izango da, ezohiko lekuetan bat-bateko narrazioak aurkitzeko; eta ondoren Hitz raining-era pasatuko da, Mediatekaren espaziora, jolasen bidez erabiltzen ez diren hitzak berreskuratzeko eta berriak asmatzeko. Programak urtarrilean egingo du aurrera, Javier Vaqueroren Nail Dance tailerrarekin, art-attack eta bio-dantza saio baten artean kokatzen den tailer performatiboarekin.

Lantegian, Ideien laborategian, Leticia Paschetta arkitektoaren Paisaje Lúdicos, Jugar en Blanco instalazioa aurkitu ahal izango da. Bertan, artearen, arkitekturaren eta jokoaren arteko muga azter daiteke, desberdintasun horietatik guztietatik abiatuta. Horrez gain, La Casa del Vacío-k gidatutako lantegi bat ere badago, non hutsunea hainbat planotatik aztertzen den, guztia zuzeneko musikarekin. Bestalde, Sra Polaroiska, AZ-ko kideek, belaunaldien arteko musika-laborategi bat egingo dute gorputza eta mugimendua lantzeko.

Antzerki-proposamenen artean, aipatzekoak dira Safariren euskarazko estreinaldia, La Baldufaren azken lana, sabanako animalien bidez bullying-aren gaia modu delikatuan jorratzen duena; Elektriko 28ren Full House, kaleko gela-kidetzari, ezberdintasun eta aurreiritzien gainditzeari buruzko fabula modernoa; eta Euskadiko estreinaldiak: Cris Blanco, Jorge Dutor eta Guillem Mont artisten Lo Mínimo, hitza, bideoa edo objektuak batzen dituen piezak; eta Lari Produkzioak-en Meri, Mari eta Lari, sexuen eta generoen aniztasuna, familia ereduak eta askatasunaren inguruko ipuin eta abestien antzezlana.

Haurtxoentzat, nabarmentzekoa da Panicmap Proyectos Escénicos-en Pequeño Big Clue eta bere laguntzailea den Ene izeneko lan bitxia. Plataforma artistikoak proposamen plastiko bat aurkezten du, zeinean keinuak, dantzak eta ikusizko arteak hitz egiten duten, txikienei eta haiekin doazen helduei jolasteko gogoa piztuko dien esperientzia bat eskainiz. Wetumtumen Crassh Babies ere publiko honentzat bideratua dago, Portugalen hainbat sari irabazi dituena. Performance honekin, “crassh” munduan zehar ibiliko dira perkusio, mugimendu eta komedia bisualaren konbinazio bakarraren bidez; eta Lorategian areto multisentsorial batean, non haurrek baserri bateko espazioetan zehar, zentzumenekin esperimentatzen duten.

Azkuna Zentroa - Alhóndiga Bilbaoko espazio publikoak, jardueraren arabera, hiru adin-tartetan banatuko dira: 1-3 urte, 4-8 urte eta 9-12 urte. Gainera, horietako asko familian edo taldean gozatu ahal izango dira, belaunaldien arteko eta kolektiboko harremana indartzeko. Jarduera horietako asko sarrera librekoak dira, eta beste batzuek adingabeentzako deskontuak dituzte.

Fridays for Future

Gabonak Arte 2019ko programaren irudia Ane Pikazak egindakoa da. Artista bilbotarrak, gainera, Fatxadaren 2019ko zikloa ixten du, ‘Atentamente mía´ proposamenarekin. Gabonak Arterentzat, Pikazak ilustrazio bat egin du Fridays for Future mugimendua, “non haur eta gazteek klima aldaketaren aurrean konpromisoa erakutsi duten”, islatzeko amoz. Artistak Gabonak Arteren muina batzen saiatu da: jolasa, sormena eta hezkuntza.

Sobre este blog

Euskal kulturaren berri izan nahi duzu? Gure musika, festibalak, esposizio artistikoak, dantza, zinema, antzerkia, festak eta euskal folkloreari buruzko kontu guztiak 'klik' batean. Klikatu on. Klikatu kultur On.

Etiquetas
stats