Has elegido la edición de . Verás las noticias de esta portada en el módulo de ediciones locales de la home de elDiario.es.
Sobre este blog

Euskal kulturaren berri izan nahi duzu? Gure musika, festibalak, esposizio artistikoak, dantza, zinema, antzerkia, festak eta euskal folkloreari buruzko kontu guztiak 'klik' batean. Klikatu on. Klikatu kultur On.

Hamaika film zinemaren bitarez zientzia ezagutzeko

'Zinema eta Zientzia'-ren kartela

Maialen Ferreira

0

Euskadiko Filmategiak, Donostia International Physics Center‐ek eta aurten lehendabizikoz Donostia Zinemaldiak elkarlanean antolatutako 'Zinema eta zientzia' zikloaren hirugarren edizioa aurkeztu dute gaur. Egitasmoa 2020ko urtarriletik martxora ospatuko da Tabakaleran (Donostia) eta Bilboko Arte Ederren Museoan. Bost erakundeetako arduradun nagusiek ekimenaren hirugarren edizioko xehetasunak iragarri dituzte gaur. Aurten, interes zientifiko handiko 11 film proiektatuko dira, eta saio guztietan, izen handiko zientzialari bat arduratuko da filma aurkezteaz eta proiekzio ondorengo solasaldia gidatzeaz.

Era berean, aurtengo edizioa hainbat berritasunekin dator: zientziaren alderdo desberdinak jorratuko dituzten bost hitzaldi, ikastetxeei zuzendutako proiekzioak, musika zuzenean izango duen emanaldi bat eta Donibane Lohitzunen ospatuko den ekitaldi berezi bat.

Zikloren hirugarren edizioan proiektatuko diren 11 filmak hauek izango dira: 11 Ágora (Alejandro Amenábar, 2009), Zergatik Gilda (Charles Vidor, 1946), Gattaca (Andrew Niccol, 1997), Proxima (Alice Winocour, 2019), Her (Spike Jonze, 2013), Autómata (Gabe Ibáñez, 2014), El árbol de la vida (2011), El hombre con rayos X en los ojos (Roger Corman, 1963), Emakumea ilargian/La mujer en la luna (Fritz Lang, 1929), Despertares (Penny Marshall, 1990) eta Ad Astra (2019) filma.

Emanaldiak Donostiako Tabakaleran eta Bilboko Arte Ederren Museoan izango dira. Zikloa datorren ostiralean, urtarrilak 10, abiatuko da Donostian, eta urtarrilaren 11n, berriz, Bilbon. Pedro Miguel Etxenike fisikaria, UPV/EHUko katedraduna eta DIPCko presidentea, izango da lehen zientzialari gonbidatua eta Ágora aurkeztuko du.

Sobre este blog

Euskal kulturaren berri izan nahi duzu? Gure musika, festibalak, esposizio artistikoak, dantza, zinema, antzerkia, festak eta euskal folkloreari buruzko kontu guztiak 'klik' batean. Klikatu on. Klikatu kultur On.

Etiquetas
stats