eldiario.es

9

New Orleanseko jazz doinuek Araba Euskaraz jaialdiari erritmoa jarriko diote

Aurtengo leloa eta logoa gertutasuna da eta ekainak 16an ospatuko da Gasteizen, Armentia Ikastolaren eskutik

Araba Euskaraz

New Orleanseko Jazz doinuek erritmoa jarriko diote Arabako ikastolek ospatzen duten Araba Eskaraz jaialdiari, helburua euskararen erabilera bultzatzea duena. Aurtengo leloa eta logoa gertutasuna da eta ekainak 16an ospatuko da Gasteizen, Armentia Ikastolaren eskutik.

Jaialdiaren helburua gertu egotea dela azaldu zuen Armentia ikastolaren zuzendariak, Liher Larreak. Logoak mezu berdina transmititzen du; karratu baten barruan dauden bi geziren bitartez irudikatu dute ideia hori.

Koldo Martínez de Lukok eta Adrián Royok osatutako bikote gasteiztarrak joko du jaialdiaren abestia, Gertu izena daramanak. Letra, ordea, Antton Aranburuk sortu zuen, bere alaba ikastolara bizikletaz eraman zuen egun batean. Bideokliparen protagonistak Armentia ikastolako ikasleak dira, eta Gasteizko hainbat leku aukeratu dituzte bideoan agertzeko.

«Emaitza oso abesti originala da, jazza eta euskara bateratzen dituena. Ahots maskulino eta femenino bana bereizteaz gain, Armentia ikastolako koruko haurren ahotsak ere entzuten dira. Abesti integratzailea, eta, gustatu edo ez, guztiak harrituko gaitu», ziurtatu dute.

Hona hemen Gertu bideoklipa:

Muy Bien, has hecho Like

¿Qué tipo de error has visto?
¿La sugerencia que quieres realizar no está entre estas opciones? Puedes realizar otro tipo de consultas en eldiario.es responde.
Error ortográfico o gramatical Dato erróneo

¡Muchas gracias por tu ayuda!
El equipo de redacción de eldiario.es revisará el texto teniendo en cuenta tu reporte.

Comentar

Enviar comentario

Comentar

Comentarios

Ordenar por: Relevancia | Fecha