Has elegido la edición de . Verás las noticias de esta portada en el módulo de ediciones locales de la home de elDiario.es.
La portada de mañana
Acceder
Israel se prepara para una ofensiva en Rafah mientras el mundo mira a Irán
EH Bildu, una coalición que crece más allá de Sortu y del pasado de ETA
Opinión - Pedir perdón y que resulte sincero. Por Esther Palomera
Sobre este blog

Euskal kulturaren berri izan nahi duzu? Gure musika, festibalak, esposizio artistikoak, dantza, zinema, antzerkia, festak eta euskal folkloreari buruzko kontu guztiak 'klik' batean. Klikatu on. Klikatu kultur On.

Zer ezkutatzen du Zinemaldiaren 67. edizioak?

Zinemaldia

Maialen Ferreira

Donostiako Zinemaldia irailaren 20an hasiko da, baina zeintzuk dira aurtengo berezitasunak? 67. edizio honetan ezohiko emanaldiak protagonismoa hartuko dute. Izan ere, film tradizionalez aparte, telesailak ere egongo dira. Vida perfecta izango da haietako bat, Leticia Dolerak sortu duen eta Cannesko zinema jaialdian saritu duten telesaila, akreditatuentzat bakarrik programatuko da hilaren 21ean, larunbatean (14:30ean, Principe 2 aretoan). Publikoarentzako emanaldia Belodromoan izango da, hilaren 22an, igandean, 17:00etan, eta protagonistak bertan izango dira. Kasu batean zein bestean, zortzi kapituluak emango dira (240 minutu), eta erdian 15 minutuko atsedenaldia egingo da.

El fiscal, la presidenta y el espía, Justin Websterek garatutako kazetaritza ikerketa dena, izango da estreinatuko den beste telesail bat eta bi emanaldi izango ditu. Hilaren 23an, astelehenean, 16:00etan, telesailaren sei kapituluak emango dira (360 minuto), 20 minutoko atsedenaldi batekin. Hilaren 24an eta 25ean, beste saio bat egingo da, baina emanaldia bitan banatuko da: asteartean (hilak 24), lehen hiru kapituluak emango dira (180 minuto) eta asteazkenean (hilak 25), beste hirurak (180 minuto). Sarrera berak bi saioetarako balioko du.

Béla Tarren Sátántangó filmaren emanaldiak, berriz, bi atsedenaldi izango ditu, bakoitza 15 minutokoa, emanaldiak, guztira, 450 minuto irauten baitu. Klasikoak sailean emango da, Tabakalerako 1. aretoan, hilaren 28an (larunbata), 16:00etan.

Lehen aldiz, opera txinatarra

Lehen aldiz egingo den opera txinatarraren zikloa izango da Donostiako Zinemaldiaren beste berezitasun bat. Asteazkenetik larunbatera (hilaren 25etik 28ra), bost opera pieza ospetsu emango dira: ‘The Legend of White Snake’, ‘The Bell Tolls for a Dinasty’, ‘The Woman of the Mountain’, ‘Romance of the West Chamber’ eta ’Cao Cao and Yang Xiu’.

Sarrerak irailaren 15an, igandea, jarriko dira salgai, 09:00etatik aurrera, kanal guztietan: Zinemaldi Plazako leihatilan (Kursaaleko beheko solairuan), Kursaal Elkarguneko leihatiletan (Sail Ofizialeko abonamenduak eta 10 sarreratik beherako erosketak) eta internet bidez. Donostia Sarien, inauguruazioko eta klasurako galen sarrerak jada salgai jarri ziren duela aste batzuk.

Irailaren 20etik aurrera sarrerak Victoria Eugenia Antzokian, Tabakaleran eta Principe Zinemetan ere erosi ahal izango dira. Irailaren 21etik aurrera Trueba eta Antiguo Berriko leihatiletan eskuratzeko aukera egongo da. Antonio Elorza Belodromoko sarrerak bertako leihatilan ere egongo dira salgai, saioak hasi baino bi ordu lehenago.

Sobre este blog

Euskal kulturaren berri izan nahi duzu? Gure musika, festibalak, esposizio artistikoak, dantza, zinema, antzerkia, festak eta euskal folkloreari buruzko kontu guztiak 'klik' batean. Klikatu on. Klikatu kultur On.

Etiquetas
stats