Blogs Opinión y blogs

Sobre este blog

Nafarroako Liburuaren Plataforma: bertako edizioa eta literatura bultzatzeko ‘marka’ propioa duen espazioa

Liburua defendatzeko, edizioa, literatura eta irakurketa sustatzeko eta Nafarroako edizioa eta literatura bultzatzeko, liburuaren sektorearekin lotura duten eragile eta kolektiboek, Nafarroako Liburuaren Plataforma sortu dute Iruñean. Bere helburua, 'marka' propioa sortzea, eta Nafarroako kultur ondarea eta hizkuntza aniztasuna babestu eta jakitera ematea da.

Nafar Idazleen Elkartea (NIE), Euskal Idazleen Elkartea (EIE), Nafarroako Editore Independenteen Elkartea, Nafarroako Liburu Saltzaileen Elkartea, Nafarroako Liburuzainen Elkartea, Nafarroako itzultzaileen kolektiboa eta Nafarroako ilustratzaileen kolektiboa dira plataformako kideak.

Espazio hau, astearte honetan aurkeztu dute Iruñean eta, azaldu dutenez, Nafarroan liburuaren sektorearekin lotura duten kolektibo enpresarial, profesional eta sozial guztien elkarlana bideratu nahi dute sektorearen interesak defendatzeko.

Adierazi dutenez, “euskarri kulturala den aldetik, liburua defendatu eta sustatzea eta Nafarroako egileak eta sormenaren, itzulpengintzaren, edizioaren eta liburuaren banaketa, salmenta eta hedapenaren arloan lanean ari diren herrialdeko enpresa eta industriak babestea” dute helburu.

Literaturen 'marka' propioa

'Marka' propioa sortzeko, ekitaldiak eta ikerketa dibulgazio jarduerak antolatuko dituzte. Liburuaren sektoreari aitorpen ekonomiko, instituzional eta soziala egiten zaiola ere zaindu nahi du plataformak.

Erakunde publiko eta pribatuen artean harreman eta kolaboraziorako bideak sustatzea ere badute xede. «Liburuaren sektorea erakunde foralen zein erakunde eta entitate estatal eta lokalekin mintza dadin bultzatuko dugu, baita elkarte edo plataforma estatal edo europarrekin ere, baldin eta edizio eta sormen literarioa antolatzen bada enpresa eta profesionalen eskubideak eta interesak defendatze aldera», azaldu dute.