Blogs Opinión y blogs

Sobre este blog

La portada de mañana
Acceder
La izquierda confederal abre una nueva etapa: “Se acabó el derrotismo”
El consejero cesado por Ayuso denunció un caso de corrupción de núcleo duro
OPINIÓN | 'Pactos en la izquierda, ¿para qué?', por Enric González

'Punto de Vista', ez fikziozko zinema documentalaren jaialdia

'Punto de Vista', Zinema Dokumentalaren Nafarroako Nazioarteko Jaialdia, astelehen honetan, martxoak 2, hasi da, proiekzioetako batzuek “sentsazio ozeanikoa” emango diotelarik, “X Films” saila hamargarrenez egingo duten urtean.

Punto de Vistaren programazioa zazpi sail handitan antolatu dute, hamalaugarren honetan, tartean Sail Ofiziala. Mila film baino gehiago jaso dituzte antolatzaileek aurten, eta hamasei herrialdetako lanak erakutsiko dituzte sail nagusian.

Gainera, atzera begirakoak egongo dira, Anne Charlotte Robertsoni buruzko monografikoa, Alemaniako eta Txileko zinemagileei buruzko zikloa edo “An Oceanic Feeling” sail tematikoa.

Hamalau ediziotan, Punto de Vista “ez fikziozko zinemarekin lotutako ikus-entzunezko industriaren topagunea” bihurtu da, antolatzaileen iritziz, eta aurten 139 pelikula eskainiko ditu 69 saiotan.