Hamaika arrazoiengatik, guk ere euskaraz

Irakurle agurgarria,

Inoiz ez da nahikoa, baina aurten hamaika arrazoi dago euskararen alde egiteko, behintzat, hamaika egunez. ‘Eldiarionorte.es’ egunkariak Euskaraldia ekimenari bere atxikimendua erakutsi nahi dio eta azaroaren 23tik abenduaren 3ra arte egunero euskaraz idatzitako edukinak argitaratuko ditu.

Aurtengo euskararen nazioarteko egunaren inguruko ekimen honek gure hizkuntzarentzat aurrerapausu kualitatibo bat izan daiteke eta gure egunkariak euskaldunak direnei, ahobizi edo belarriprest izanda, euren hizkuntzan, gure hizkuntzan, idatzitako informazioak eskainiko dizkie.

Ongi etorriak izan zaitezte, hortaz, gure etxera.