Blogs Opinión y blogs

Sobre este blog

Renfe eta Eusko Jaurlaritza: euskaldunoi errespetua!

Fermintxo Zabaltza

Euskaltzaleen Foroa —

0

Eusko Jaurlaritzak Renferen aldirietako zerbitzuak kudeatzen ditu 2025eko urtarrilaren 1etik, PSEko Susana García Chueca Garraio-sailburu. Euskaldunoi ezikusiarena egiten jarraitzen dute baina: leihatilan nahiz trenetako ikuskarien artean nekez aurkituko duzu sikiera ENE! maila (Egun on, Nora zoaz?, Eskerrik asko!) daukan inor.

Hortaz, 2025ean eta Eusko Jaurlaritzaren eskutik ere, euskaldunok ez dugu euskarazko arreta inondik ere ziurtatua, eta txartelak erosteko makinetan ere, hautazko hizkuntza euskara hautatu arren eduki asko espainieraz edota penagarri itzulita daude (“kanbela bankuotzeak”, “Re-impresi bankuotzeak”, “bestelegoko bidaiak”…).

Are gehiago, “segurtasun-langile” batzuk oldarkor aritzen dira euskal hiztunen aurka.

Euskaldunon hizkuntza eskubideen urraketari azkena eman behingoz Renferen zerbitzu guztietan (xenofobia da). Bi hitzetan: euskaldunoi errespetua!

Eskari honi behar bezala erantzungo diozuelako itxaropenez, García Chueca anderea, jaso gure agurrik beroena.