Blogs Opinión y blogs

Sobre este blog

La portada de mañana
Acceder
Zapatero tendrá que declarar ante el juez Calama por siete delitos
“Trump solo está ganando tiempo”: los iraníes afrontan con escepticismo el acuerdo
Opinión - 'El circo Andic y la responsabilidad de los medios', por Neus Tomàs

Kase O, Su Ta Gar, Koma eta Los Chikos del Maíz, Iruña Rock 2020 iragarritako taldeak

Iruña Rock jaialdiaren laugarren edizioa 2020ko martxoan izango da, Nafarroa Arenan, eta egun bat luzeagoa izango da. Jaialdiaren antolatzaileek maiatzetik martxora aurreratzea erabaki dute, ez dezan horrenbeste jaialdirekin bat egin data bertsuetan.

Horrela, jaialdia martxoaren 19, 20 eta 21ean izango da, eta iragarritako lehen taldeak dira Kase O, Su Ta Gar, Koma, Los Chikos del Maíz, Segismundo Toxicómano, The Baboon Show, Virenque, Lendakaris Muertos, Aphonnic, The Lizards, Nativa eta Ira. Guztira, hogei taldek joko dute, rock, punk, rap, metal eta hip hop estiloetakoak.

Hiru eguneko bonuak salgai daude: lehenengo 500 aleak 59,50 euroan erosi ahalko dira eta urrengo asteartean, abenduak 10, kartel guztia aurkeztuko dute.