Euskal kulturaren berri izan nahi duzu? Gure musika, festibalak, esposizio artistikoak, dantza, zinema, antzerkia, festak eta euskal folkloreari buruzko kontu guztiak 'klik' batean. Klikatu on. Klikatu kultur On.
Belakok diska berria kaleratuko du maiatzean
Belako taldearen lan berria, bere laugarren diskoa, datorren maiatzean argitaratuko da eta 'Plastic Drama' du izena. Taldeak nazioartean aurkeztuko du, besteak beste, Erresuma Batuan, Alemanian, Mexikon, Amerikako Estatu Batuetan (AEB) eta Espainian. Belako Rekords zigiluarekin aterako da lana, BMG Internationalen lizentziarekin, eta “asmo handikoa, gogoetatsua eta, batez ere, errebindikatzailea” izango da, Mungiako laukoteak jakinarazi duenez.
“Gauzen benetako zentzuaren bilaketaz hitz egiten du 'Plastic Drama'-k, izaki bizidunak muntatzeko, fabrikatzeko eta ustiatzeko kate bihurtzen den mundu honetan. Ehizatu duten ehiztariaren parabola kontatzen duen diskoa da, nola gizakiak kontsumitzen duen bere burua kontsumitzen duen bitartean, berehalakotasunak betierekotasunari eta norberaren denborari irabazten dien gizarte batean”, azaldu dute.
Maiatzean kaleratu arte, “single itxurako aperitibo txikiekin” eta Donostia, New York eta Austinen egingo dituen emanaldiekin emango du Belako taldeak 'Plastic Drama' diskoaren berri.
0