Has elegido la edición de . Verás las noticias de esta portada en el módulo de ediciones locales de la home de elDiario.es.
La portada de mañana
Acceder
La guerra entre PSOE y PP bloquea el acuerdo entre el Gobierno y las comunidades
Un año en derrocar a Al Asad: el líder del asalto militar sirio detalla la operación
Opinión - Un tercio de los españoles no entienden lo que leen. Por Rosa María Artal
Sobre este blog

Euskal kulturaren berri izan nahi duzu? Gure musika, festibalak, esposizio artistikoak, dantza, zinema, antzerkia, festak eta euskal folkloreari buruzko kontu guztiak 'klik' batean. Klikatu on. Klikatu kultur On.

Bi erakusketa eta kongresu internazional bat, Balenciagaren jaiotzaren 125. urteurrena ospatzeko

Getariako Balenciaga museoan dauden soineko batzuk

Maialen Ferreira

0

Duela 125 urteko urtarrilaren 21ean jaio zen Cristobal Balenciaga, Getarian, eta, urteurren horren kariaz, bi erakusketa eta kongresu internazional bat egingo dituzte aurten Gipuzkoako udalerri horretan bertako semeari eskainitako museoan. 2019an, museoak, 54.000 bisita izan zituen eta Balenciagaren 3.500 lan baino gehiago ditu.

Museoak gaur bertan itxiko ditu bere ateak, lehen erakusketa otsailaren 29tik ekainaren 22ra zabaltzeko. “Cristobal” izango du izena, moda-sortzailearen beraren gainean jarri nahi baitu fokua, bere bizitzan zehar ondoan izan zituen hainbat objekturen bidez. Horren ondoren, “Alaïa eta Balenciaga: formaren eskultoreak” erakusketa paratuko dute, uztailaren 15etik abenduaren 31ra, eta elkarrekin elkarrizketan jarriko dituzte Balenciagaren eta Azzedine Alaïa tunisiar diseinatzailearen sormen lanak.

Urriaren 1 eta 2an, ikuspegi “zientifiko, analitiko eta akademiko” batetik hurbilduko zaizkio moda-sortzailearen lanari, Cristobal Balenciaga Nazioarteko I. Biltzarrean. “Sortzaileari, haren testuinguruari eta lanari buruzko interpretazio berriak egitea eta datu berriak ematea sustatzea” dute helburu jardunaldiek, eta berorren emaitzak argitalpen zientifiko batean argitaratuko dira.

Azkenik, maisu eskolak eta ikastaro profesionalak egingo dituzte urte osoan, baita Cristóbal Balenciaga Museoaren Udako Eskolaren IV. Edizioa ere, EHUk Donostian egiten dituen udako ikastaroen barruan.

Sobre este blog

Euskal kulturaren berri izan nahi duzu? Gure musika, festibalak, esposizio artistikoak, dantza, zinema, antzerkia, festak eta euskal folkloreari buruzko kontu guztiak 'klik' batean. Klikatu on. Klikatu kultur On.

Etiquetas
stats