Has elegido la edición de . Verás las noticias de esta portada en el módulo de ediciones locales de la home de elDiario.es.
La portada de mañana
Acceder
Una denuncia de la extrema derecha lleva al límite a Pedro Sánchez y amenaza el Gobierno
Crónica - El día que Sánchez se declaró humano. Por Esther Palomera
Opinión - El presidente Sánchez no puede ceder
Sobre este blog

Euskal kulturaren berri izan nahi duzu? Gure musika, festibalak, esposizio artistikoak, dantza, zinema, antzerkia, festak eta euskal folkloreari buruzko kontu guztiak 'klik' batean. Klikatu on. Klikatu kultur On.

Euskadiko eta Nafarroako emakumeek zinemagile bihurtu ahal izateko programa abian da

C:\fakepath\LADILLO 1. La Asociación de Mujeres Cineastas y de Medios Audiovisuales ha impulsado formaciones y acompañamientos para creadoras..jpg

Maialen Ferreira

0

Araban, Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroan bizi edo jaio diren emakume zuzendari hasiberrien (fikziozko edo ez-fikziozko lehen edo bigarren filma izan behar da) film luzeen proiektuak tutorizatu eta laguntzeko, Eusko Jaurlaritzaren Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak eta Tabakalerak, Noka Mentoring ekimenaren bigarren edizioa aurkeztu dute.

Programaren helburua, euskal emakume zinemagileen presentzia eta ikusgaitasuna sustatzea da. Prozesu osoan, hiru tutore egongo dira, hautatutako hiru proiektuen jarraipena programa osoan zehar egiteko, eta aurreratu dute “begirada zinematografiko propioa garatzeko gogoa duten zuzendari talentudunak” babestu nahi dituztela.

Proiektuak jasotzeko epea 2020ko otsailaren 1etik 28ra egongo da zabalik, eta 2020ko martxoaren 6an jakinaraziko dituzte programan parte hartzeko hautatu diren hiru proiektuak. Hautaketa batzordea honako hauek osatuko dute: Amaia Serrulla SSIFFko ordezkari gisa, Maider Oleaga zinema zuzendari eta EQZEko irakaslea eta Lur Olaizola Tabakalerako zinema eta ikus-entzunezkoen arloko koordinatzailea. Hautatutako emakumeek 4.000 euroko laguntza ekonomikoa jasoko dute.

“Begirada berriak, zinema, tradizio artistikoa eta ahots berriak behar dituen industria dela ulertzen duten emakumeak balioetsiko dituzte proiektuak ikertu eta hautatzerakoan”, adierazi dute Donostian programaren antolatzaileek.

Interesa duten emakume zinemagileek Tabakalerako webgunean aurkituko dute informazio guztia (tabakalera.eu), eta noka@tabakalera.eu helbidera bidali beharko dute beharrezko material guztia.

Sobre este blog

Euskal kulturaren berri izan nahi duzu? Gure musika, festibalak, esposizio artistikoak, dantza, zinema, antzerkia, festak eta euskal folkloreari buruzko kontu guztiak 'klik' batean. Klikatu on. Klikatu kultur On.

Etiquetas
stats