Euskadi Blogs y opinión

Sobre este blog

Euskal kulturaren berri izan nahi duzu? Gure musika, festibalak, esposizio artistikoak, dantza, zinema, antzerkia, festak eta euskal folkloreari buruzko kontu guztiak 'klik' batean. Klikatu on. Klikatu kultur On.

Guggenheim eta Bilboko Arte Ederren Museoa ekainean ateak irekiko dituzte

Guggenheim y Bellas Artes de Bilbao abren el 1 de junio con horario reducido

Guggenheim Bilbao Museoak eta Bilboko Arte Ederren Museoak ekainaren 1ean ateak berriro irekiko dituzte. Euskadiko deskonfinamenduaren bigarren fasea dela eta, museoak gaurtik aurrera 50%ko edukierarekin zalbadu daitezke. Hala ere, hurrengo hilabeterarte itxarongo dute asteko egun guztietan zabaltzeko. Gainera, ordutegi osagarriak izango dituzte, ohar batean azaldu dutenez.

Koronabirusa dela eta, martxoaren 14an, Espainiako gobernuak museoak ixtea erabaki zuten. Orain, bi hilabete eta gero, Guggenheim Bilbao Museoa, ekainean, 14:00etatik 19:00etara irekiko da astelehenetik ostiralera, eta larunbat eta igandeetan, 11:00etatik 19:00etara. Uztailean eta abuztuan, ordutegia luzatuko du, eta egunero 11:00etatik 19:00etara egongo da zabalik. Bilboko Arte Ederren Museoa asteko egun guztietan egongo da irekita ekainean, 11:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara, eta uztailean eta abuztuan ordutegi zabalagoa ezarriko du, 11:00etatik 19:00etara.

Egungo egoeran, ordutegi horietan behar bezala jakinaraziko liratekeen aldaketak egon litezkeela abisatu dute museoon arduradunek. Hala ere, jakitera eman dutenez, oraingoz ez dute ekitaldi berezirik egiteko asmorik, museo bakoitzak laster iragarriko ditu bisitaldian segurtasuna bermatzeko ezarritako protokoloak.

Sobre este blog

Euskal kulturaren berri izan nahi duzu? Gure musika, festibalak, esposizio artistikoak, dantza, zinema, antzerkia, festak eta euskal folkloreari buruzko kontu guztiak 'klik' batean. Klikatu on. Klikatu kultur On.

    Autores

Etiquetas
Publicado el
25 de mayo de 2020 - 13:34 h

Descubre nuestras apps

stats