eldiario.es

9

'Bertsolaritza feminismotik (bir)pentsatzen', bertsolaritzaren alde feminista ikertzen duen liburua

2018ko Iruñeko “Bertsolaritza genero-ikuspegitik” Udako Ikastarotik abiatuta “Bertsolaritza feminismotik (bir)pentsatzen” liburua argitaratu berri du UEUk Miren Artetxe Sarasola eta Ane Labaka Mayoz bertsolari eta ikertzaileen koordinaziopean

Ane Labaka eta Miren Artetxe, 'Bertsolaritza feminismotik (bir)pentsatzen' liburuaren egileak

Ane Labaka eta Miren Artetxe, 'Bertsolaritza feminismotik (bir)pentsatzen' liburuaren egileak @ueu_orokorra Udako Euskal Unibertsitatea

Bertsolaritza eta feminismoari buruzko gogoeta eta eztabaidarako materiala biltzen duen liburua argitaratu du Udako Euskal Unibertsitateak (UEU). Liburuaren izenburua Bertsolaritza feminismotik (bir)pentsatzen da eta Miren Artetxe eta Ane Labaka bertsolari eta ikertzaileek idatzi dute. Gai horiei buruz egiten ari diren zenbait ikerketa eta hausnarketari leku propioa eta ikusgarritasuna ematea eta, etorkizuneko gogoetak bideratzea, osatzea eta zabaltzea da liburu honen helburu nagusia. 

Liburuaren abiapuntua iaz Iruñean egin zen Bertsolaritza genero ikuspegitik UEUko udako ikastaroa da, eta Artetxek eta Labakak esan dute, azken batean, bertsolaritzari perspektiba feminista batetik begiratuz orain arte egin diren lan batzuen bilduma egitea izan dela beren lana.

Liburuan, Izar Alguerok (Sofatik oholtzara), Uxue Alberdik Bertsoraino (Kontrako eztarritik lanaren alderdi teorikoa)' Maider Arregik (Sofatik oholtzara', Miren Artetxek (Emakume bertsolari garaikideak. Ahalduntze-prozesu baten kontaketa), Maite Berriozabalek (Gaien garrantzia errealitate eta diskurtsoen eraikuntzan), Mari Luz Esteban Galarzak (Begirada bat bertsolaritzara feminismotik), Jone M. Hernándezek (Gorputz bat ikusten dut zure ahotsean. Gorputz generizatuak bertsolaritzaren soinu-bidean) eta Nerea Ibarzabalek (Naturaltasunaren azpiko guztia) parte hartu dute, eta beste hainbat emakumeek artikulu bana idatzi dute libururako, haien artean, Maialen Lujanbiok. 

Muy Bien, has hecho Like

¿Qué tipo de error has visto?
¿La sugerencia que quieres realizar no está entre estas opciones? Puedes realizar otro tipo de consultas en eldiario.es responde.
Error ortográfico o gramatical Dato erróneo

¡Muchas gracias por tu ayuda!
El equipo de redacción de eldiario.es revisará el texto teniendo en cuenta tu reporte.

Comentar

Enviar comentario

Comentar

Comentarios

Ordenar por: Relevancia | Fecha