Has elegido la edición de . Verás las noticias de esta portada en el módulo de ediciones locales de la home de elDiario.es.
Sobre este blog

El blog '11 Egun Euskaraz-11 Días en Euskera' es un espacio destinado a informar en torno al proyecto 'Euskaraldia', una iniciativa que en 2018 impulsará el uso del euskera en Euskadi, Nafarroa e Iparralde

Udalerri euskaldunek Euskaraldian parte hartzeko proposamena aurkeztu du UEMAk

Euskaraldia

Hasia dago Euskaraldian parte hartzeko herrietako batzordeen izen-ematea. Epea zabaldu zenetik, etengabe ari dira herri berriak gehitzen aurtengo azaroaren 23a eta abenduaren 3aren artean Euskaraldia martxan izango duten herrien zerrendara. Tamaina, lurralde eta egoera soziolinguistiko ezberdinetako herriak ari dira ekimenera batzen. Tokian tokiko batzordeak martxan jartzen ari diren bitartean, UEMAk, udalerri euskaldunak biltzen dituen erakundeak, proposamena aurkeztu du herri euskaldunetan Euskaraldia martxan jarri eta ekimen osagarriak gehitzeko.

Hamaika egun baino hamaika aldiz gehiago! txostenean Euskaraldiak proposatzen duen 11 egunetako ariketa sozialaz gain, herri euskaldunetan hamaika arlotan euskararen erabilera areagotzeko proposamen praktikoak jaso dira. UEMAko arduradunek azaldu duten modura, euskararen erabilera ohikoa den herrietan ere, badaude euskara gutxiago erabiltzen diren esparru eta funtzioak. Hauetan eragitea da Euskaraldiaren osagarria den proposamenaren helburua.

Hamaika egun, hamaika alor

Euskaraldiak iraungo duen 11 egunetan euskararen erabilera areagotzeko 11 alor lantzea proposatu die UEMAk bere kide diren udalerriei. Alor horietako bakoitzean hausnarketa bultzatu, hutsuneak bistaratu, jokaera eredugarriak nabarmendu eta maila pertsonal zein kolektiboan konpromisoak lantzea da proposamenean jasotzen dena.

Ondoko arloak lantzeko proposamena egin da txostenean:

  1. Hedabideak
  2. Internet, sare sozialak, telefonoa,…
  3. Lantokia edo eskola
  4. Aisialdia
  5. Kalea. Parkea, plaza, frontoia,…
  6. Zerbitzuak: merkataritza, ostalaritza eta gainerakoak
  7. Hornitzaileak: fakturak, jakinarazpenak,…
  8. Zerbitzu publikoak
  9. Etxeko hizkuntza
  10. Kultura: liburuak, musika, zinema, antzerkia,…
  11. Ezina ekinez egina: zenbait bidelagun

Hausnarketarako galderak eta ekimen proposamenak jasotzen dira UEMAk ondutako txostenean.

Txostena pdf-an eskuratu daiteke UEMAren webgunean bertan

Euskaraldia, tokian tokiko egoerara moldatua

Euskal Herri osoan batera egingo da Euskaraldia 2018ko azaroaren 23tik abenduaren 3ra. Egoera soziolinguistiko ezberdinak ezberdineko herrietan jarriko da martxan, beraz, 11 egun euskaraz ariketa soziala. Herriz herri antolatzeak eta tokian tokiko batzordeek protagonismoa izateak aukera ezin-hobea eskaintzen du, oinarri berdinetik abiatuta, nork bere egoerara egokitutako ariketa egiteko. Ildo horretan, UEMAk egindako proposamena interesgarria da eta proposamen berriak sortu eta zabaldu daitezen abiapuntu egokia da.

Sobre este blog

El blog '11 Egun Euskaraz-11 Días en Euskera' es un espacio destinado a informar en torno al proyecto 'Euskaraldia', una iniciativa que en 2018 impulsará el uso del euskera en Euskadi, Nafarroa e Iparralde

Etiquetas
stats