Has elegido la edición de . Verás las noticias de esta portada en el módulo de ediciones locales de la home de elDiario.es.
La portada de mañana
Acceder
El Gobierno da por imposible pactar la acogida de menores migrantes con el PP
Borrell: “Israel es dependiente de EEUU y otros, sin ellos no podría hacer lo que hace”
Opinión - Salvar el Mediterráneo y a sus gentes. Por Neus Tomàs
Sobre este blog

Viento del Norte es el contenedor de opinión de elDiario.es/Euskadi. En este espacio caben las opiniones y noticias de todos los ángulos y prismas de una sociedad compleja e interesante. Opinión, bien diferenciada de la información, para conocer las claves de un presente que está en continuo cambio.

Silvio

'1992' telesailaren aktoreak

Iker Rioja Andueza

0

Duela urte batzuk, Italiako telesail bat ikusteko aukera izan nuen, ‘1992’. Bigarren denboraldi bat izan zuen, ‘1993’. Eta hirugarren bat ere, ‘1994’. Garai horretan, ustelkeria kasuak bata bestearen atzean agertzen ziren. Iparra eta hegoaren betiko zatiketa geroz eta nabarmenagoa zen eta Milanon, telebistaren negozio izugarri eta beldurgarriari esker, Frankenstein bat jaio zen.

Bai, telesail horretan astelehen honetan zendu den Silvio Berlusconiren jaiotza (politikoa) agertzen zen. Aktorea bikaina zen, Paolo Pierobon. Bunga-bungaren hasiera ere bazen. Espainiara Canale Cinque (Telecinco) ekarri zuen Berlusconik. Kate horren hasieran ere bunga-bunga ugari zegoen.

Eta, noski, futbola. Panem et Circenses. Berlusconiren kasuan, AC Milan kontrolatu zuen. Eta ustelkeria? Aldaketarik ez zuen ekarri aro berri horrek.

Garai horretakoa da Lega Nord alderdiaren jaiotza. Beste Frankestein bat. Berlusconik existitzen ez zen Padania nazioaren independentzia aldarrikatzen zuen alderdia hauspotu zuen. Zentro-eskuin tradizionala -Alemaniako CDU bezalako alderdia- desagertu zen Italian.

Berlusconiren lorpenik handiena populismoa, ustelkeria eta anabasa Italiako politikan txertatzea izan da. Telesailaren lehen urtetik (1992) 17 lehen ministro ikusi ditu Italiak. Fiatek ez du hainbeste auto berri diseinatu… Bera ere hiru aldiz sartu eta irten da Palazzo Chigitik. Gainera, geroz eta gazteagoa agertzen zen.

Lega Nord orain Lega da. Independentismotik Italia mailako ultraeskuinera igaro da. Oso politika gogorrak defendatu ditu. Arrazakeriaren marra gorria gainditu du.

Baina azken urteetan eskuineko beste Frankestein bat sortu da, Fratelli d’Italia. Faxismo hitza askotan erabiltzen da. Gehiegi, beharbada. Baina Giorgia Meloni lehen ministroaren alderdia neofaxista da. Faxismoa italiarra da jatorriz. Rachele, Mussoliniren biloba, Erroman zinegotzia izan da Fratelli d’Italiaren izenean.

Berlusconiren ondarea eskuin populistak, ultraeskuinak eta neofaxistek osatutako Gobernu bat da. Trumpismoa baino lehen, Europan bunga-bunga ezagutu genuen.

Sobre este blog

Viento del Norte es el contenedor de opinión de elDiario.es/Euskadi. En este espacio caben las opiniones y noticias de todos los ángulos y prismas de una sociedad compleja e interesante. Opinión, bien diferenciada de la información, para conocer las claves de un presente que está en continuo cambio.

Etiquetas
stats