Has elegido la edición de . Verás las noticias de esta portada en el módulo de ediciones locales de la home de elDiario.es.
Sobre este blog

Euskal kulturaren berri izan nahi duzu? Gure musika, festibalak, esposizio artistikoak, dantza, zinema, antzerkia, festak eta euskal folkloreari buruzko kontu guztiak 'klik' batean. Klikatu on. Klikatu kultur On.

Gernikak bonbardaketako aterpe antiaereoak eta biktimen lekukotzak erreskatatzen ditu

Gernikako bunkerra barrutik

Maialen Ferreira

0

“Bakarrik nengoen, ume bat izanda. Gernikako bonbardaketa ez dut inoiz ahaztuko, nire bizitzako bizipen gogorrena izan da”. Inmaculadak bederatzi urte zituen gernikar askoren bizitza eraman zituen bonbardaketa gertatu zenean, 1937ko apirilaren 26an. Orain, 82 urte igaro eta gero, Gogora Institutuak eta Gernikako Bakearen Museoak elkarlanean ekoitzi dute lekukotza ugari jasotzen dituen dokumentala, haien artean, Imaculadaren historioa. Gainera, publiko guztiarentzat Talleres de Gernikako aterpe antiaereoa ireki da, herriko auzotarrek leherketengandik babesteko erabili zuten bunkerretako bat.

Dokumentalean, protagonistek leherketengandik bunkerretan zelan babesten ziren kontatzen dute eta 500 pertsona 22 metro luze eta 5 metroko zabalera duen bunker baten ezkutatzea zelan lortu zuten ere. 70reko hamarkadan William Smallwod “Egurtxiki” historialariak jasotako lekukotzak bildu dira, izan ere. Bunker hartan ezkutatu zen biktima batek kontatzen duenez, bertan bero asko zegoen, eta ume baten negarra entzuten zuten. Umearen negarra, guztien beldurra eta zer pasatuko zen ez jatikeak, persona horien egonezina pizten zuen. Film-a ren izenburua 'Bizitako bonbaketa’ da eta' maiatza bukaerararte egongo da Gernikako Bakearen Museoan ikusgai. Bertan, 12 lekukotza berri biltzen dira, bonbardaketa bizi izan zuten gernikar umeenak, izan ere.

“Kontua ez da bakarrik zer gertatu zen azaltzea, baizik eta zer emozio eragin zituen, nola bizi izan zuten pertsonek gertatutakoa. Hori da helburu nagusia”, azaldu du Gogora institutuaren zuzendariak.

“Gernikak ez du ahazten, baina bere mina ez da alferrik izan, gure gogoan baldin badago”, horrela adierazten dute gertaera honi ahotsa jartzen dioten 12 biktimek, beraiek umetan pasatutako bizipen gogor hauek guztion memorian geratu daitezen.

Gerkikan zabaldu duten bunkerraren argazki eta bideoak:

Sobre este blog

Euskal kulturaren berri izan nahi duzu? Gure musika, festibalak, esposizio artistikoak, dantza, zinema, antzerkia, festak eta euskal folkloreari buruzko kontu guztiak 'klik' batean. Klikatu on. Klikatu kultur On.

Etiquetas
stats