Has elegido la edición de . Verás las noticias de esta portada en el módulo de ediciones locales de la home de elDiario.es.
La portada de mañana
Acceder
El PSOE convierte su Comité Federal en un acto de aclamación a Pedro Sánchez
Las generaciones sin 'colchón' inmobiliario ni ahorros
Opinión - El extraño regreso de unas manos muy sucias. Por Pere Rusiñol
Sobre este blog

Euskal kulturaren berri izan nahi duzu? Gure musika, festibalak, esposizio artistikoak, dantza, zinema, antzerkia, festak eta euskal folkloreari buruzko kontu guztiak 'klik' batean. Klikatu on. Klikatu kultur On.

Euskal Herria eta Kubaren arteko harremana, Tana Garridoren azken obra

Tana Garrido

Maialen Ferreira

0

Tana Garrido artista bisualak (1989) ekainean eta uztailean Kubako etxeko espazio garaikideari buruzko ikus-entzunezko behaketa egin du, zenbait fasetan banatuta. Lehen fasea ingurunearekiko lehen kontaktua egiteko baliatu du; bigarrenean, dokumentazioa landu du, eta, hirugarrena, azkenik, gauzatze fasea izan da.

Euskal jatorriko zenbait emakume kubatar hartu ditu bere lanerako oinarri gisa, generoaren, lurraldearen eta memoriaren arteko loturei buruzko gogoeta egiteko haien lekukotasunetatik abiatuta. Bilbora itzulitakoan, bere ikerketari jarraipena emango dio artistak, kubatar protagonistek kontatutako oroitzapenak euskal lurraldearekin lotuta.

“Proiektua etengabe egokituz eta moldatuz joan da, eta hasierako helburuak zabaldu ere egin ditu, testuinguru hartako berehalako premiez jabetu ahala”, Kubatik itzulitakoan artistak azaldu duenez.

Azkuna Zentroa – Alhóndiga Bilbaoko praktika artistikoa, Estudio Carlos Garaico estudioaren Artista x Artista programaren barne dagoena, Kubako eta Euskal Herriko artista-trukea sustatzen du, bi lekuetan, testuinguru artistiko desberdinetan, ikerkuntza eta lana bultzatzen dituen ikerketa-aldi bat eginez. Aldi berean, Carlos Garaicoaren Estudioak eta Azkuna Zentroa-Alhóndiga Bilbaok Kubako artista bat hautatuko dute 2019ko azken hiruhilekoan, Bilboko egoiliarrarekin bat, antzeko ibilbide bat egin dezan. Praktika Artistikoen egonaldia bi artistek egindako lanaren erakusketarekin burutuko da eta Azkuna Zentroan izango da ikusgai. Aurreko urteetan Taxio Ardanaz, Miriam Isasi eta Jose Ramón Ais izan dira egonaldi honetaz disfrutatzeko aukera izan dutenak.

Sobre este blog

Euskal kulturaren berri izan nahi duzu? Gure musika, festibalak, esposizio artistikoak, dantza, zinema, antzerkia, festak eta euskal folkloreari buruzko kontu guztiak 'klik' batean. Klikatu on. Klikatu kultur On.

Etiquetas
stats