Has elegido la edición de . Verás las noticias de esta portada en el módulo de ediciones locales de la home de elDiario.es.
La portada de mañana
Acceder
La guerra entre PSOE y PP bloquea el acuerdo entre el Gobierno y las comunidades
Un año en derrocar a Al Asad: el líder del asalto militar sirio detalla la operación
Opinión - Un tercio de los españoles no entienden lo que leen. Por Rosa María Artal
Sobre este blog

Euskal kulturaren berri izan nahi duzu? Gure musika, festibalak, esposizio artistikoak, dantza, zinema, antzerkia, festak eta euskal folkloreari buruzko kontu guztiak 'klik' batean. Klikatu on. Klikatu kultur On.

Donostiako hesia: Melillako hesia gainditzeko erabili izandako ehundaka eskailera arte instalazio bihurtuta

'Muga', Fernando Claveríaren obra

Maialen Ferreira

0

Melillako hesia gainditzeko, migratzaileek, handik gertu dagoen Nador basoan aurkitutako materialarekin eskailerak sortzen dituzte. Orain, eskailera horiek arte instalazio bihurtuta, Donostiako San Telmo Museoaren aurrealdea apainduko dute, Fernando Clavería artistaren eskutik. Obra honek, 'Muga' du izena eta MUGAK Bienalak, Arkitektura Eskolen Astean parte hartzen du. 'Muga', Donostiako hiria apainduko du azaroaren bukaerararte.

Claveríak 2005. urtean eskailerak artelan bihur zitzakeela pentsatu zuen. Hiru hilabetez gestioak egin ondoren, Melillatik Penintsulara ehundaka eskailera ekartzea lortu zuen, bere instalazioa sortzeko. Melillako hesiaren ondoan dago Nador basoa, eta hantxe jasotako materialekin egin zituzten eskailerak pertsona migratzaileek.

“Metafora horrek balio du gaur egun ere, munduko hainbeste bazterretan mugez eta hesiez eztabaidatzen jarraitzen dugun garaiotan. Eskailerek bost metro inguruko altuera dute, eta adarrez, arropa-piltzarrez eta sokaz eginda daude. Ihes egin beharraren drama irudikatzen dute, kilometroak eta kilometroak auskalo

zeren bila egiten dituztenen bizimodu petrala“, adierazi du Claveríak.

Toledoko Arkitektura Eskolaren eta Euskal Herriko Unibertsitateko

Arkitektura Goi Eskola Teknikoaren eskutik, iritsi da MUGAK Bienalera

'Muga' izeneko instalazioa eta azaroaren erdira arte egongo da

zabalik, Zuloaga plazan.

Sobre este blog

Euskal kulturaren berri izan nahi duzu? Gure musika, festibalak, esposizio artistikoak, dantza, zinema, antzerkia, festak eta euskal folkloreari buruzko kontu guztiak 'klik' batean. Klikatu on. Klikatu kultur On.

Etiquetas
stats