Has elegido la edición de . Verás las noticias de esta portada en el módulo de ediciones locales de la home de elDiario.es.
Sobre este blog

El blog '11 Egun Euskaraz-11 Días en Euskera' es un espacio destinado a informar en torno al proyecto 'Euskaraldia', una iniciativa que en 2018 impulsará el uso del euskera en Euskadi, Nafarroa e Iparralde

Euskaraldiaren ikerketa egiteko galdetegiak bidaliko ditu Soziolinguistika Klusterrak

Euskaraldia

0

Jakina den moduan, Soziolinguistika Klusterrak egingo du Euskaraldiaren ikerketa lana. Bertan, hizkuntza ohiturak aldatzeko prozesuak aztertuko dira, batetik; eta ekimenaren eragina nolakoa eta zenbatekoa den ezagutu nahi da, bestetik.

Ikerketa hau Euskal Herri mailakoa izango da eta Euskaraldian parte hartzeko izena eman duten norbanako guztiak kontuan hartuko dira azterketan. Hori horrela, garrantzi handikoa da ekimenean partaide izango diren guztiek jasoko dituzten inkestak betetzea; horrek ahalbideratuko baitu, behin ekimena bukatuta, ondorio kualitatiboak eta kuantitatiboak eskuratu ahal izatea: ekimenaren arrakasta eta eragina neurtzekoa eta sortu diren bizipen eta inpresioak biltzea.

Hau guztia ahalbideratzeko hiru galdetegi bidaliko zaizkie izen-emaileei: ekimena hasi aurretik lehena (partaide guztiei); ekimena amaitu bezain laster bigarrena; eta ekimena bukatu eta hiru hilabetera azkenekoa (informazio gehiago hemen). Garrantzitsua da, beraz, bidaltzen dituzten galdetegiak erantzuten joatea, erantzun ahala bidaliko baitituzte gainerako galdetegiak; eta horrek ahalbideratuko du ikerketa arrakastatsua izatea.

 Ikerketaren herri mailako txostenak

Euskal Herri mailako ikerketa horretaz gain, herri bakoitzeko datuak eskuratzeko aukera ere eskainiko du Soziolinguistika Klusterrak, hala eskatzen duten herrientzat. Bertan azalduko zaizkie: hizkuntzen erabilera parte hartze motaren, adinaren, generoaren eta gaitasunaren arabera; motibazioaren bilakaera; hizkuntza jokaeren bilakaera ekimenean zehar; eta ahobizi eta belarriprest-en arteko harremanak. Gainera, txosten arrunta edo bereziaren artean hautatu ahal izango dute eskatzaileek.

Dena den, garrantzitsua da jakinaraztea, ikerketa honek darabilen metodologia dela medio, herri guztietako txostena egin ahal izango denik ezin dela hasieratik bermatu. Horrenbestez, txostena jaso nahi duten herriek eskaera egin beharko dute irailaren 30a baino lehen.

Ikerketaren inguruko informazio gehiago jasotzeko idatzi edo deitu: ikerketa@euskaraldia.eus edo 943 592556 telefonoan (Klusterra).

Sobre este blog

El blog '11 Egun Euskaraz-11 Días en Euskera' es un espacio destinado a informar en torno al proyecto 'Euskaraldia', una iniciativa que en 2018 impulsará el uso del euskera en Euskadi, Nafarroa e Iparralde

Etiquetas
stats