Has elegido la edición de . Verás las noticias de esta portada en el módulo de ediciones locales de la home de elDiario.es.
La portada de mañana
Acceder
Israel aprovecha hasta el inicio del alto el fuego para continuar la masacre en Gaza
El grupo de León: la conexión entre Quirón, la pareja de Ayuso y el ático de Chamberí
OPINIÓN | 'Los imperios de las galaxias', por Enric González
Sobre este blog

Viento del Norte es el contenedor de opinión de elDiario.es/Euskadi. En este espacio caben las opiniones y noticias de todos los ángulos y prismas de una sociedad compleja e interesante. Opinión, bien diferenciada de la información, para conocer las claves de un presente que está en continuo cambio.

Garraio publikoak, deskontuak eta erantzunik gabeko galderak

Bilboko geltoki bat

2

2022ko irailean indarrean sartu zen garraio publiko guztietan %50eko deskontua. 2023ko urtarrilean sei hilabetez luzatu zen. Eta beste horrenbeste gertatu zen iazko udan. Azkenean, 2024 osoan hala izango da ere, Bizkaiko salbuespenarekin urtarrilaren erditik otsailaren erdira bitartean. Edo metroan bakarrik egongo da zuloa? Edo metroarenak diren metroetan bakarrik eta ez Euskotrenen 3. lerroan? Erantzunak ematen saiatuko naiz, baina egia da galdera gehiegi ditudala oraindik.

Neurria Espainiako Gobernuak diseinatu zuen Errusiak Ukrainian eragindako gerrak eta orokorrean nazioarteko testuinguruak eragindako inflazioa kontrolatzeko. Hala ere, arrakastatsua suertatu da larrialdi klimatiko baten erdian ibilgailu pribatuaren erabilera murrizteko eta garraio kolektiboak sustatzeko. Nola ordaintzen dira? Erabiltzaileak prezioaren %50a ordaintzen du eta erakundeek beste erdia. %60a Estatuak ipintzen du (murrizketaren %30a) eta tokian-tokiko erakundeek beste %40a (edo %20a). Pedro Sánchezen Gobernuak luzapenetan erabaki zuen Espainiak dirua emango ziela bakarrik bere zatia ordaintzen zuten erkidegoei. Horrez gain, Estatuak bereak diren zerbitzuetan deskontu propioak aplikatzen ditu, batez ere Renfen. Bilbo eta Donostiako gune metropolitanoek Aldiriak sarearen barruan daudenez, eragina dauka honek ere.

Lehenengo luzapenaren aurretik, EAJk zalantzak erakutsi zituen. Eztabaida politiko luzeen ostean, oposizioak eta Gobernu bazkidea daukan PSE-EEk, ordea, aldeko iritzia plazaratu zuten. Bigarren luzapenari dagokionez, arazorik gabe egin zen Bizkaian kenduta. Han pare bat astez murrizketarik ez zen aplikatu. Frantziako Tourra eta BBK Live jaialdiaren egunak izan ziren. Uztailaren 14rako bideratuta zegoen egoera. Hirugarren luzapenari dagokionez, astelehenean indarrean sartu zena, gora-behera handiak izan ditu. Gehiegi.

Kronologikoki, urrian EAJk eta PSE-EEk erabaki zuten deskontua mantentzea baina soilik Barik, Mugi eta Bat txarteletan izen-abizenak eta argazkia daramatzaten erabiltzaileentzat. Eta bidai askotarako bonoetan bakarrik. Hortaz, kanpoan geratzen ziren anonimoak diren txartelak (Bizkaian eta Araban gehienak) eta saldo bidezkoak ere (Bizkaia eta Araban, berriro, gehienak). Abenduaren amaieran, Sánchezek berretsi zuen 2024 osoan Estatuak %30 hori ordaintzen jarraituko zuela. Hala ere, EAJk eta PSE-EEk adostutakoaren harira, eragin txikiko erabakia izango zen.

Egun horietan informazio gutxi eskaini zen, baina Bizkaiak erabaki zuen deskontuak kentzea erabiltzaile gehienei. Neurriak ez zuen eraginik izango lehenengo egunetik uztaileko arazotxo horien truke hamalau egunez luzatu zelako sei-hilekoa. Gipuzkoan eragina txikiagoa litzateke. Mugi sistemak, dagoeneko, bere formula propioak ditu, egoera pertsonalaren eta erabileraren araberako prezioak eskaintzeko. Gasteizen, zuzenean, %50a mantentzeko erabakia hartu zen, EAJ eta PSE-EEren arteko irizpidea zokoratuz; eta Araban Mugi sistemaren antza daukan proposamen bat aurkeztu zen.

Honek anabasa eragin zuen. Eta desberdintasunak lurraldeen artean Bat, Mugi eta Barik homogeneizatzeko helburua, ustez, mahai gainean zegoenean. Informazio oso gutxi eskaini da eta bezeroen arretarako bulego eta telefonoetan mezu kontraesankorrak eskaini dira. Eta datu gehiegirik gabe aritu garen komunikabideen jarduna kritikatu dute. Behin eta berriz. “Albiste horiek guztiak faltsuak dira”, entzun zaie. Alderdiak, urgentziaz, asteazkenean Sabin Etxean bildu ziren. Eta aurreko eredura bueltatzea erabaki zuten. Normaltasunaren barruan hartu duten erabaki bat balitz bezala aurkeztu dute. Hauteskunde urtea da. Akatsak ez egiteko urtea da (edo behintzak akatsak ez erakustekoa). Hala ere, osoko enmendakin bat izan da. Eta oraindik informazio zehatza ez da eskaini. Dakiguna da Bizkaian otsailera arte ezin dela arau berria guztiz aplikatu. Gipuzkoa eta Araban, ordea, automatikoa da. Metroaren arazoak oso inportanteak dira, baina ez dira orokortu behar. Hala ere, Mugi edo Bat batekin Bizkaira bazoaz epe horretan, zer gertatuko da?

Zurrunbilo honek egiturazkoak diren bi eztabaida estali ditu. Lehenengoa, Legebiltzarrak adostuta dauka erkidego osoan Mugi sistemaren antzeko bat aplikatzea. Gasolinarekin (eta dieselarekin) gertatu zen moduan, murrizketa hauek linealak dira eta Gipuzkoako ispilu hori mailakatuagoa da. Noiz etorriko da aldaketa hori? 2024an? Eta, bigarrena, garraioa zerbitzu publiko eta eskubide bat izan beharko lukeela. Prezioez aparte ordutegiak, maiztasunak, herri txikiek merezi duten estaldura eta ibilgailuen kalitatea, besteak beste, eztabaidatu behar dira. Mugikortasuna gizarte moderno eta berde baten zutabe bat behar luke. Defizitarioa dela? Noski. Baina ez al dira defizitarioak ere Osakidetza, hezkuntza sistema edo pentsioak? Irizpide ekonomizistak zokoratu behar dira. Aurretik ere dirua galtzen zuten garraiobide gehienek... Horretarako daude zergak: guztionak diren beharrizanak estaltzeko.

Sobre este blog

Viento del Norte es el contenedor de opinión de elDiario.es/Euskadi. En este espacio caben las opiniones y noticias de todos los ángulos y prismas de una sociedad compleja e interesante. Opinión, bien diferenciada de la información, para conocer las claves de un presente que está en continuo cambio.

Etiquetas
stats