Has elegido la edición de . Verás las noticias de esta portada en el módulo de ediciones locales de la home de elDiario.es.

Txema Azkuenagak erretiroa hartu eta Aitziber Ibaibarriaga izango da Bilboko EHBilduren bozeramailea

Gorka Ascorbebeitia

Bilbao —

Urte bi eskas pasa dira Txema Azkuenagak Bilduren Bilboko alkategai izateko proposamena onartu zuenetik. 2011ko hauteskundeetan talde abertzaleak lau zinegotzi lortu zituen eta momentu hartatik aurrera Azkuenaga ibili da udaletxean bozeramaile lanetan. Orain erretiro adina heldu zaio eta gazteentzat lekua uzteko erabakia hartu du. “Gazteen gaitasunean” sinesten duela dio eta “politikagintzan eta lan arloan merezi duten aukera” haiei emateko uzten du bere postua. Aitziber Ibaibarriagak hartuko du bere testigantza.

Atzo, Azkuenagak bozeramaile lanetan emandako bere azken prentsaurrekoan parte hartu zuen gai bakar batekin: bere agurrak eskaintzea. EAJren gehiengo absolutua dela eta “hiriaren eraikuntzan gehiago eragiteko ezintasunarekin” doala esan zuen EHBilduren zinegotzi izandakoak. “Elkarrizketa gehiago faltan bota dut, Udalak bultzatu eta indartu beharko lukeen parte hartze handiagoa ere”, adierazi zuen. “Udal garden bat behar dugu, erabakiak hartzen diren unean hasi eta kudeaketa prozesuaren bukaeraraino mantentzen dena”, gaineratu zuen.

Bere ustez, gazteen langabezi tasa %40tik gora dagoenean erretiroa hartzeko adina dutenek ezin dute lanean jarraitu. “Ez dago eskubiderik laboralki aktibo jarraitu eta gazteak edota ez hain gazteak etsipenera, langabezira edota erbestera, amildegira kondenatzeko”, azaldu zuen atzo. Politika aktiboa uzten badu ere, Azkuenagak “Bilborengatik eta Bilboren alde” lan egiten jarraitzeko asmoa du. “Auzokide Mugimendu eta Pentsionista elkarteekin elkarlanean, Barruti Kontseiluan eta BILDU Udal Taldearekin gure hiri eredua errealitate bihurtzeko”, argitu zuen.

Etiquetas
stats