Blogs Blogs y opinión

Sobre este blog

Euskal kulturaren berri izan nahi duzu? Gure musika, festibalak, esposizio artistikoak, dantza, zinema, antzerkia, festak eta euskal folkloreari buruzko kontu guztiak 'klik' batean. Klikatu on. Klikatu kultur On.

'Bertsolaritza feminismotik (bir)pentsatzen', bertsolaritzaren alde feminista ikertzen duen liburua

Ane Labaka eta Miren Artetxe, 'Bertsolaritza feminismotik (bir)pentsatzen' liburuaren egileak
  • 2018ko Iruñeko “Bertsolaritza genero-ikuspegitik” Udako Ikastarotik abiatuta “Bertsolaritza feminismotik (bir)pentsatzen” liburua argitaratu berri du UEUk Miren Artetxe Sarasola eta Ane Labaka Mayoz bertsolari eta ikertzaileen koordinaziopean

Bertsolaritza eta feminismoari buruzko gogoeta eta eztabaidarako materiala biltzen duen liburua argitaratu du Udako Euskal Unibertsitateak (UEU). Liburuaren izenburua Bertsolaritza feminismotik (bir)pentsatzen da eta Miren Artetxe eta Ane Labaka bertsolari eta ikertzaileek idatzi dute. Gai horiei buruz egiten ari diren zenbait ikerketa eta hausnarketari leku propioa eta ikusgarritasuna ematea eta, etorkizuneko gogoetak bideratzea, osatzea eta zabaltzea da liburu honen helburu nagusia.

Liburuaren abiapuntua iaz Iruñean egin zen Bertsolaritza genero ikuspegitik UEUko udako ikastaroa da, eta Artetxek eta Labakak esan dute, azken batean, bertsolaritzari perspektiba feminista batetik begiratuz orain arte egin diren lan batzuen bilduma egitea izan dela beren lana.

Liburuan, Izar Alguerok (Sofatik oholtzara), Uxue Alberdik Bertsoraino (Kontrako eztarritik lanaren alderdi teorikoa)' Maider Arregik (Sofatik oholtzara', Miren Artetxek (Emakume bertsolari garaikideak. Ahalduntze-prozesu baten kontaketa), Maite Berriozabalek (Gaien garrantzia errealitate eta diskurtsoen eraikuntzan), Mari Luz Esteban Galarzak (Begirada bat bertsolaritzara feminismotik), Jone M. Hernándezek (Gorputz bat ikusten dut zure ahotsean. Gorputz generizatuak bertsolaritzaren soinu-bidean) eta Nerea Ibarzabalek (Naturaltasunaren azpiko guztia) parte hartu dute, eta beste hainbat emakumeek artikulu bana idatzi dute libururako, haien artean, Maialen Lujanbiok.

Sobre este blog

Euskal kulturaren berri izan nahi duzu? Gure musika, festibalak, esposizio artistikoak, dantza, zinema, antzerkia, festak eta euskal folkloreari buruzko kontu guztiak 'klik' batean. Klikatu on. Klikatu kultur On.

    Autores

Etiquetas
Publicado el
22 de octubre de 2019 - 16:03 h

Descubre nuestras apps

stats