Has elegido la edición de . Verás las noticias de esta portada en el módulo de ediciones locales de la home de elDiario.es.
La portada de mañana
Acceder
Peinado multiplica los frentes del ‘caso Begoña’ sin lograr avances significativos
El miedo “sobrenatural” a que el cáncer vuelva: “Sientes que no consigues atraparlo”
OPINIÓN | 'En el límite', por Antón Losada
Sobre este blog

Euskal kulturaren berri izan nahi duzu? Gure musika, festibalak, esposizio artistikoak, dantza, zinema, antzerkia, festak eta euskal folkloreari buruzko kontu guztiak 'klik' batean. Klikatu on. Klikatu kultur On.

Donostiako Zinemaldiaren izar berriak

Michel Houllebecq eta Gérard Depardieu Guillaume Niclouxek idatzitako ‘Thalasso’ pelikularen protagonistak dira

Maialen Ferreira

Louise Archambault, Guillaume Nicloux, José Luis Torres Leiva, Ina Weisse, Adilkhan Yerzhanov eta David Zonana zinemagileak euren lanak erakutsiko dituzte lehen aldiz Donostiako Zinemaldiaren 67. edizioan. Gainera, James Franco (Palo Alto, Estatu Batuak, 1978) estatubatuarra, The Disaster Artist (2017) filmarekin Urrezko Maskorra irabazi zuena, Sail Ofizialera itzuliko da Zerovillefilmarekin.

Louise Archambault (Montreal, Kanada, 1970)  Il pleuvait des oiseaux film luzearekin lehiatuko da, Jocelyne Saucierren eleberri homonimoan oinarritutako lanarekin. Horren hirugarren luzea da. James Francoren Zeroville ere literatur lan baten moldaketa da, Steve Ericksonen eleberri homonimoan oinarritutakoa. Urrezko Maskorraren irabazlea da 60ko hamarkadaren bukaerako Hollywood aldakorrean girotutako fikziozko lan honen protagonista eta zuzendaria.

Guillaume Nicloux (Melun, Frantzia, 1966) zuzendariak, berriz, jarri du kamera aurrean idazle frantses ospetsua, eta bere burua interpretatzen du Thalasso filmean, Gerard Depardie antzeztaldeko kide duela. Talasoterapia zentro batean ezagutuko dute elkar, eta osasun zentro horretako osasun erregimen zorrotzari aurre egiten saiatuko dira, hainbat gertakarik bertako errutina hausten duten bitartean.

Jose Luis Torres Leivak (Santiago, Txile, 1975) Cesare Paveseren poema baten izena jarriko dio bere filmari: Vendrá la muerte y tendrá tus ojosBi emakumeren arteko maitasun istorioa kontatzen du bertan, horietako baten bizitzako azken uneetan. 

Ina Weisse (Berlin, 1968) zuzendariaren bigarren pelikulak (Das Vorspiel / The Audition)¿ Nina Hoos du protagonista. Oraingoan ikasle batekin itsututa dagoen biolin irakasle baten istorioa kontatzen du, bere familiari baino arreta gehiago eskaintzen dion irakasle batena.

#67SSIFF
#SailOfiziala
Nina Hossek antzezten du Ina Weisseren ‘The Audition/Das Vorspiel’ lanean. Zuzendariak hainbat sari jaso zituen ‘Der Architekt’ lehen filmarekin. Oraingoan, biolin irakasle bat ikasle batekin obsesionatuko da, bere familiari baino kasu gehiago egiteraino
pic.twitter.com/CWFBKeB4Tm

Adilkhan Yerzhanov (Zhezkazgan, Kazakhstan, 1982) A Dark-Dark Man filmarekin lehiatuko da Donostian, Kazakhstango herrixka bateko ume baten heriotza ikertzen ari diren kazetari bat eta polizia bat protagonista dituena.

Azkenik, film laburrak zuzendu ondoren, Mano de obra film luzearekin estreinatu da David Zonana (Mexiko Hiria, 1989). Horren opera primak aktore profesionalak eta ez-profesionalak batzen ditu lan prekarietatearen biktima diren eraikuntzako langile batzuen deriba erakusteko.

Sobre este blog

Euskal kulturaren berri izan nahi duzu? Gure musika, festibalak, esposizio artistikoak, dantza, zinema, antzerkia, festak eta euskal folkloreari buruzko kontu guztiak 'klik' batean. Klikatu on. Klikatu kultur On.

Etiquetas
stats