Euskal kulturaren berri izan nahi duzu? Gure musika, festibalak, esposizio artistikoak, dantza, zinema, antzerkia, festak eta euskal folkloreari buruzko kontu guztiak 'klik' batean. Klikatu on. Klikatu kultur On.
Gerra Zibila Gipuzkoan: duintasunaren memoria berreskuratzen duen erakusketa
Gerra Zibila Gipuzkoan; erresistentzia eta duintasuna izeneko erakusketak herrialde honetan garai hartako gertaeretan parte hartu zuten 10.000 lagunen istorioa kontatzen du, “duintasunaren memoria” berreskuratu nahian. Erakusketak omenaldia egiten die Gipuzkoan demokraziaren eta askatasunaren alde borroka egin zuten pertsonei, bai eta kartzela, erbestea, errepresioa edota heriotza pairatu zituztenei ere. Koldo Mitxelena Kuturgunean bisita daiteke abenduaren 28ararte.
Gatazkaren irudiak, objektu pertsonalak, gerran modu baten edo bestean parte harte zuten gizon-emakume guztien izenak, garai hartako antzerki eta zinema kartelak, etb. egongo dira ikusgai. Gainera, EITB eskainitako dokumentalak eta tailerrak egongo dira.
Proiektua sortu zen Aitzol Arroyo historialariak eta Aitor Azurki kazetariak memoria pertsonalak balioan jartzeko interesa azaldu zutelako. Proiektuaren oinarrizko ardatzak, informazio zientifikoa, memoria historikoa eta herriaren parte hartzea dira.
Partaidetza Tailerrak
Hileko azken ostiral eta larunbatetan, partaidetza askeko hainbat saio egongo dira, eta gonbidatutako pertsonek gerrari eta gerraosteari buruz dituzten pertzepzioen gainean eztabaidatzeko aukera izango dute. Eztabaida horren xedea, ez da inolako akordiotara iristea, baizik eta azaleratzea zenbat eta zenbat kontakizun sortu dituzten memoria indibidualek, oinarrizko gizarteratze espazioetan eraikiek.
0