Has elegido la edición de . Verás las noticias de esta portada en el módulo de ediciones locales de la home de elDiario.es.
La portada de mañana
Acceder
La confesión de la pareja de Ayuso desmonta las mentiras de la Comunidad de Madrid
El plan del Gobierno para indemnizar a las víctimas de abusos agita la Iglesia
Opinión - El pueblo es quien más ordena todavía. Por Rosa María Artal
Sobre este blog

Viento del Norte es el contenedor de opinión de elDiario.es/Euskadi. En este espacio caben las opiniones y noticias de todos los ángulos y prismas de una sociedad compleja e interesante. Opinión, bien diferenciada de la información, para conocer las claves de un presente que está en continuo cambio.

Eskola laikoa noiz?

STEE-EILAS*

Ez dira garai onak laizismorako, ikastetxe publikoetan gero eta erlijioa ikasteko eskakizun gutxiago badago ere, gero eta argiago dago nazional katolizismoak bizirik dirauela eta batzuk edozein gauza egiteko prest daudela gauzak alda ez daitezen.

Une honetan erlijioa derrigorrean eskaini behar da, eskaera bat nahikoa da eskola horiek bermatzeko eta taldeko ikasle guztiak behartzeko ordu eta erdi astean (guztira 30 ordu ematen dira derrigorreko hezkuntzan) ikasgai “alternatiboan” emateko. Beste hiru erlijiori (juduari, islamikoari eta ebanjelioari) aitortzen zaie ordutegi lektiboaren barruan presentzia izateko aukera, baina gutxienez 6 eskaera behar dira ikastetxean, eta, gainera, arazoak izaten dira irakasle tituludunak eta prest topatzeko.

Orain arte Batxilergoan ere erlijioa ikasteko baliabide guztiak jartzen zaizkio nahi duenari, baina ordu bete gehiago eman behar du institutuan, beste ikaskideek baino. Munilla apezpikuak errekurritu zuen eta duela gutxi sententzia bat bere alde atera da: hemendik aurrera ikasle batek erlijio katolikoa eskatuz gero, ikaskide guztiak behartuta daude 33 ordu ikastetxean emateko, 32 ordez, eta, derrigorreko hezkuntzan bezala, alternatiba ikasten. Oso irribarretsu atera zen tipoa hasieran, baina orain, hezkuntza komunitate osoa, Euskadiko Eskola Kontseilua barne, horren kontra atera delarik, serioago ikusten dugu.

Orain arte batxilergoan %4k eskatzen zuen erlijioa, agian orain, apezpikuari esker, gutxiago izango dira, gehienon onerako.

16 urtetik gorako gazteei ikastetxeko egonaldia ezer ez egiteko luzatzeak ez du zentzurik; horren zioa izateak gutxi batzuek klase ordu barruan katekesis eskatzea gehiegikeria dirudi; eta hau guztia ezinbesteko errekurtsoetan murrizketak jasotzen ari garenean gertatzen ari da. Legeak eta justiziak, honetan ere, elkarri bizkarra ematen diote.

Wert erreforma gauzatuko balitz erlijioa edo bere alternatiba derrigorrezkoak lirateke maila guztietan eta bataz besteko notarako kontuan hartuko lirateke, baina hori oraindik ez da gertatu.

Erlijioko irakasleek, besteek bezala, titulazio akademikoa behar dute (hizkuntza eskakizunekin malgutasun handiz jokatu dute), baina, horiez gain, dagokien elizaren baimena behar dute. Erlijio katolikoaren kasuan Espainiako Apezpiku-batzarraren webgunean adierazten dute ezinbestekoak direla, besteak beste, bataio-agiria eta apezpikuaren baimena. Baimen hori irizpide moral eta erlijiosoetan oinarrituta dago, eta irakaslearen bizimodu kristau eta zuzena egiaztatzen du. Apezpikuak, eman bezala, ukatu edo kendu dezake; agiri bakoitzak elizbarruti bakarrerako balio du. Irizpide hauek enplegu publikorako ohikoak diren merito, gaitasuna eta berdintasunatik urrun samar ikusten ditugu.

Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeetako erlijioko irakasleak MECen eskuetan zeuden, baina 2011n hezkuntza sailara pasatu ziren, eta, beraien sorpresa eta pozarako, kontratu finko eta jardun osokoa lortu zuten 183k eta IRALEn kupo berezia eman zieten urte batzuetarako, (12 plaza ikasturte honetan, 24 hurrengoan...) STEE-EILASek inoiz ez du ezer esan horri guztiari buruz, salatzen ari gara irakasle ordezkoen zerrendetan aurten lehenbizikoz gertatu dena: erlijioa irakasteko izena eman eta, horri esker, beste irakasgaietako zerrendetara pasatzeko aukera izan. Halaxe da, 150tik gora dira haien sinesmenei esker zerrenda anitzetan daudenak, eta, bitartean, milaka lagun daude izena ezin emanez, zerrendak itxita daudelako. Bitxikeria gisa, 34 pertsona garai batean erlijioaren bidetik sartu, orain beste zerrendetan izena eman, eta jatorrizko zerrendatik alde egin dutela esan dezakegu. Adibide hau muturrera eramanda, J I Munillak eta bere tankerakoek erabakiko dute irakasle guztien kontratazioaz!

* Marga Mosquera, Bittori Lantaron eta Ana Perez, STEE-EILASeko kideak

Sobre este blog

Viento del Norte es el contenedor de opinión de elDiario.es/Euskadi. En este espacio caben las opiniones y noticias de todos los ángulos y prismas de una sociedad compleja e interesante. Opinión, bien diferenciada de la información, para conocer las claves de un presente que está en continuo cambio.

Etiquetas
stats