Has elegido la edición de . Verás las noticias de esta portada en el módulo de ediciones locales de la home de elDiario.es.
La portada de mañana
Acceder
Puigdemont estira la cuerda pero no rompe con Sánchez
El impacto del cambio de régimen en Siria respaldado por EEUU, Israel y Turquía
OPINIÓN | 'Pesimismo y capitalismo', por Enric González
Sobre este blog

Euskal kulturaren berri izan nahi duzu? Gure musika, festibalak, esposizio artistikoak, dantza, zinema, antzerkia, festak eta euskal folkloreari buruzko kontu guztiak 'klik' batean. Klikatu on. Klikatu kultur On.

Gerraren haurrak: gerra osteko euskal erbestea oroitzeko erakusketa

Nicolasa Ugartemendia eta bere bi bilobak Hendaiako hondartzan, Gipuzkoatik errefuxatu bezela irtendako lehenetarikoak

Maialen Ferreira

0

Gerra Zibilaren osteko behin-betiko erbestealdiaz 80 urte betetzen dira aurten eta gerra garaian izandako erbestealdia ezagutzera emateko helburuarekin “Euskal erbestea Gerra Zibilaren ondoren” deituriko erakusteka aurkeztu du Gogorak. 1936 eta 1937 urteetan 100.000 pertsona atera ziren Euskaditik erbestera, hauetatik 30.000 inguru haurrak ziren, eta 1939an “Erretirada” bezala ezagutzen den horretan, Kataluniatik Frantziara atera ziren 500.000 lagunetatik 10.000 inguru euskaldunak ziren. Frantziatik ehunka batzuk zeharkatu zuten Atlantikoa, kasu askotan, betirako.

Irudi historikoez osatutako dokumental batek ematen dio hasiera erakusketari, irudi hauetako asko ezezagunak dira publiko orokorrarentzat, ia ikusi gabeak orain arte. Gogorak 50 minutuko iraupena duen dokumental honetan gerra zibilaren hasieratik Jose Antonio Agirre Lehendakariaren heriotza arteko urteak jaso ditu.

Era berean, beste ikus-entzunezko batean, ikusgai daude gerrak eraginda, momentu desberdinetan, Euskaditik erbestera ihes egin behar izan zuten pertsonen testigantzak. Erbesteko memoriaren parte dira 1937an, Bilbo erori aurretik erbestera eramanak izan ziren umeen testigantzak eta Frantziara ihesean joan eta handik Venezuelara joan behar izan zutenena.

“Oso ondo tratatu ninduten, haurra bezala, gizakia bezala. Nik Bilbon bizi nintzen eta Gernikaren bonbardaketa eta gero, Ingalaterrara eraman ninduten”, kontatu du 92 urte dituen Juanita Sakristanek, dokumentalean agertzen den gerraren haurra izandakoa.

Bestetik, erakusketan hogeita hamar bat argazki historiko daude ikusgai, dokumentazio historikoaz lagunduta, zeinetan 1936tik 1939ra izan ziren erbestealdi desberdinak esplikatzen diren. Josu Chueca, UPV-EHUko historia garaikideko irakasleak eta Iñaki Goiogana, Sabino Arana Fundazioko historialariak, komisariatuta eta Euskadiko Artxibo Historikoaren laguntzarekin osatu da erakusketaren zati hau.

Bertan erakusten diren materialen bitartez azaltzen dira Guerra Zibila hasi zen momentutik bertatik, eman ziren erbesteratzeak; gerra hasi eta berehala eman zena Gipuzkoatik Bizkaia eta Lapurdira, bereziki; 1939az geroztik, Katalunia matxinatuen eskuetan geratu ostean, Frantziarako erbesteratzea, errefuxiatuek izan zuten harrera han, beste herrialde batzuetara egindako erbesteratze luzea eta Eusko Jaurlaritzak erbestean egindako lana. Erakusketa, irailaren 23a arte egongo da zabalik Gogoraren egoitzan, Bilbon.

Sobre este blog

Euskal kulturaren berri izan nahi duzu? Gure musika, festibalak, esposizio artistikoak, dantza, zinema, antzerkia, festak eta euskal folkloreari buruzko kontu guztiak 'klik' batean. Klikatu on. Klikatu kultur On.

Etiquetas
stats