Has elegido la edición de . Verás las noticias de esta portada en el módulo de ediciones locales de la home de elDiario.es.
Sobre este blog

Euskal kulturaren berri izan nahi duzu? Gure musika, festibalak, esposizio artistikoak, dantza, zinema, antzerkia, festak eta euskal folkloreari buruzko kontu guztiak 'klik' batean. Klikatu on. Klikatu kultur On.

Bilboko Liburu Azokak eleberri beltza eta feminismoa batuko ditu

John Banville: Los libros y la lectura son un gran logro de nuestra especie

Maialen Ferreira

Manuel Jabois, Patricio Pron, Pablo Carbonell, Elia Barceló, Miren Amuriza, Federico Moccia, Miriam Urkia -Urrezko Luma sariaren irabazlea-, Anjel Lertxundi, Joxe Mari Iturralde, Seve Calleja eta Luis María Berna Areatzan ekainaren 9ra arte egingo den Bilboko Liburu Azokaren 49. edizioa bisitatuko duten idazle batzuk dira. Aurtengo programan ekitaldi ugari aurreikusi dira. Hala nola, liburu aurkezpenak eta sinaketak, hitzaldiak, erakusketak, haurrentzako tailerrak, etab.

Azoka sortzen duten 55 salpostuak Areatzan kokatuta daude eta jada ehunka herritar hurbildu dira maiatzaren 30ean inauguratu zenetik. Izan ere, Bilboko 49. Liburu Azoka irekitzeko ekitaldian, Laboral Kutxaren Atea Saria eman zieten Miren Agur Meabe idazle lekeitiarrari eta John Banville nobelista irlandarrari.

Jendaurreko agerraldian, Juan Mari Aburto Alkateak gonbidapena luzatu zien Areatzara hurbildu ziren herritarrei eta liburuak erosi eta oparitzera animatu zien.

“Bilbotar guztiak animatu nahi ditut hemendik, Liburu Ganbarari eta Liburusaltzaileen Elkarteari esker Areatza irakurzaletasunaren erdigune bihurtu duten salpostu hauetan zehar igaro daitezen; guzti-guztiok animatu nahi zaituztet galdetzera eta liburuak erosi eta oparitzera etor zaitezten, izan ere, irakurtzea modako ohitura da une oro, eta denetarik eta denentzat aurkituko duzue hemen”, adierazi zuen Alkateak, eta “hankei eragiten dienak bihotzari ere eragiten diola” dioen esaldi ezaguna egokituz, “irakurtzeari ekiten dionak pentsatzeari eta mundua ulertzeari ere ekiten diola” ziurtatu zuen.

“Asteburuan zehar azoka arrakasta handia izan du, jendeari eta salmentei dagokienez. Bero handia egon arren, bariku arratsaldea, larunbat goiza eta igande goiza oso onak izan dira. Gehien saldutakoen artean nabarmentzen dira La fuente de los siete valles Félix G. Modroñorena, Una tumba sin nombre, Javier Sagastiberrirena eta Ez erran deus Jon Arretxerena”, Asier Muniategi, Euskadiko Liburu Azoken koordinatzaileak adierazi duenez.

Juan José Millás, Juan José Millás, Isabel Allende, Antonio Muñóz Molina, Domingo Villar edo Haruki Murakamiren liburuak ez dira azoka honetan falta izan. Literatur generoei dagokienez, eleberri beltza, eleberri erromantikoa, poesia eta euskarazko umeen literatura izan dira nabarmenenak.

Azoka feminista

Ekainak 6, osteguna, Women in Black programazioaren inaugurazioa izango da. Bertan, eleberri beltzak idazten dituzten emakumeek izango dira protagonistak. Lehenengo zikoan Alicia Giménez Bartlett –Nadal saria 2011 eta Planeta saria 2015– egongo da, bere eleberri polizialei esker famatua egin zena. Ekainaren 7an, gainera, Liburu Azoka bere alde feminista aterako du, genero honetan ezagunak diren beste emakumeen presentziarekin. Haien artean, Arantza Portabales, Fiona Barton eta Noelia Lorenzo.

Hona hemen Bilboko Liburu Azokaren 49. edizioaren programazioa:

Sobre este blog

Euskal kulturaren berri izan nahi duzu? Gure musika, festibalak, esposizio artistikoak, dantza, zinema, antzerkia, festak eta euskal folkloreari buruzko kontu guztiak 'klik' batean. Klikatu on. Klikatu kultur On.

Etiquetas
stats