Euskaraldia heldu da, hirugarren aldiz, kaleak euskaraz bustitzeko asmoarekin. 'Hitzez ekiteko garaia' lelopean, ostiral honetatik abenduaren 2ra -Euskararen Egunaren bezpera- euskaldunak 'ahobizi' edo 'belarriprest' moduan euskaraz mintzatuko dira. Ariguneak egongo dira elkarrizketa hauek bultzatzeko. Bakarrik Donostian, adibidez, 180 ekimen antolatu dira. Baionan, Bilbon, Gasteizen eda Iruñean ere, baita udalerri txikiagoetan, ahobiziek eta belarriprestek txapa jantzi eta aro berezi hau piztu dute.
Erakundeek ekimena babesten dute. Eusko Legebiltzarrak eta Jaurlaritzak, Nafarroako Parlamentuak, Espainiako Gobernuaren Ordezkaritzak, udalek, enpresek, elkarteek, sindikatuek, suhiltzaileak edo komunikabideek bat egin dute. Legebiltzarrean, Bingen Zupiria sailburuarekin batera, alderdi politikoen ordezkariaek -Vox izan ezik- eta langileek koloredun pilotak jaurti eta abesti ofiziala kantatu dute. Euskararen erronka nagusia erabilera izanda, Euskaraldiak helburu horri heltzen dio. Kultura eta Euskara sailburuak, euskalduna bera, belarriprest arituko da. Zergatik? Euskara entzuteko irrikitan dagoelako.
Baina, zer da Euskaraldia? Antolatzaileek zehazten duten arabera, Euskaraldia euskara ulertzen duten hiztunen arteko ahozko hizkuntza-ohiturak aldatzeko ariketa sozial masiboa da, gizartearen gune guztietara zabaldua eta denborari dagokionez mugatua. Beste era batera esanda, Euskaraldiaren helburu nagusia herritarren hizkuntza ohiturak aldatuta euskararen erabilera handitzea da. Helduen aktibazioa du oinarri, eta ariketa egin ahal izateko gutxieneko baldintza euskara ulertzea da. Hortaz, bere helburua, euskarazko hizkuntza praktikak hedatzea da, kaleetan zein enpresetan. “Hau da, inertziak apurtzea, gizarte aktibazioa ariketa kolektibo baten bidez, herriz herriko euskaltzaleen artikulazioa bultzatzea eta euskararen aldeko eragileak ekimen bateratu baten bueltan antolatzea dira helburuak”, esan dute.
Euskaraldia, lehenengoz, 2018ko azaroren 23tik abenduaren 3ra burutu zen. Ariketa masibo hori antolatzeko 400 herritik gora aritu ziren lanean, bakoitza bere herri-batzordearekin. Herriez gain, entitateek ere sustatzaile moduan hartu zuten parte: 200 entitate inguruk eman zuten izena Euskaraldia euren ingurunean zabaltzeko.Horrek guztiak ekarri zuen 225.000 herritarren parte-hartzea, ahobizi eta belarriprest txapa jarrita. Horrezkero, bi urtean behin egiten da ariketa Euskal Herri osoan. 2020ko edizioan, guztira 147.000 lagunek eman dute izena. Partaide horietatik %79k eman zuen 'ahobizi' modura jarduteko izena eta %21 arituko ziren 'belarriprest' rolean. Hona hemen 2022ko edizioak utzi dituen argazkiak:
Euskaraldia Espainiako Gobernuan
Euskaraldia Espainiako Gobernuan
Euskaraldiaren aurkezpena Eusko Legebiltzarrean
Euskaraldiaren aurkezpena Eusko Legebiltzarrean
Euskaraldiaren aurkezpena Nafarroako Parlamentuan
Euskaraldiaren aurkezpena Nafarroako Parlamentuan
Eskoriatza Kirol Elkarteko saskibaloiko eta areto futboleko sailetakoak jokalari, entrenatzaile, eta zuzendaritzako kideek Euskaraldian parte hartuko dute
Eskoriatza Kirol Elkarteko saskibaloiko eta areto futboleko sailetakoak jokalari, entrenatzaile, eta zuzendaritzako kideek Euskaraldian parte hartuko dute
Gasteizko Udala Euskaraldiaren aurkezpenean
Gasteizko Udala Euskaraldiaren aurkezpenean
Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia Euskaraldiari bere basbesa ematen
Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia Euskaraldiari bere basbesa ematen
Bilboko suhiltzaileak Euskaraldiari bere babesa eman diote
Bilboko suhiltzaileak Euskaraldiari bere babesa eman diote
Ordiziako Udala Euskaraldian
Ordiziako Udala Euskaraldian
Bilboko Udalak Euskaraldiari hasiera eman dio
Bilboko Udalak Euskaraldiari hasiera eman dio
Emakumeen Athletic Club eta Real Sociedad taldeek, elkarrekin Euskaraldia aurkezten
Emakumeen Athletic Club eta Real Sociedad taldeek, elkarrekin Euskaraldia aurkezten
Bilbon Euskaraldiaren bezperan ospatutako ekitaldia
0