Has elegido la edición de . Verás las noticias de esta portada en el módulo de ediciones locales de la home de elDiario.es.
Sobre este blog

El blog '11 Egun Euskaraz-11 Días en Euskera' es un espacio destinado a informar en torno al proyecto 'Euskaraldia', una iniciativa que en 2018 impulsará el uso del euskera en Euskadi, Nafarroa e Iparralde

Euskaraldian parte hartzeko izen-ematea zabaldu da gaur

Euskaraldiko kantua aurkeztu dute ekitaldian

Euskaraldia: 11 egun euskaraz ariketa sozialean parte hartzeko izen-emate epea zabalik dago. Irailaren 20tik aurrera euskara praktikan jarri nahi duten herritarrek izena eman ahalko dute parte hartzeko hizkuntza ohiturak astintzea helburu duen ariketa sozialean. Horretarako, euskaraldia.eus, webgune hau, baliatu ahalko dute. Bertan, izen-emate formularioa dago; parte hartzeko  belarriprest eta ahobizi rolen artean erabaki beharko dute. Horretarako webgunean bertan topatuko dute erabakia hartzen lagungarria izango zaien informazioa.

Hala, Euskaraldiaren pausu berri hau aurkezteko irekiera ekitaldia antolatu da Iruñeko Zentral antzokian. Edurne Azkarate eta Urko Aristik gidatu duten ekitaldiak herritarren parte hartzea izan du ardatz; bertan egon dira, besteak beste: La Basu (Euskal Herriko hamaikakoa eta kantuaren egileetako bat), Itziar Luri eta Jon Bujanda (Iruñeako Euskaraldia), Oier Sanjurjo (Osasunako jokalaria eta Nafarroako hamaikako kidea) eta Nerea Egozkue (modeloa eta Nafarroako hamaikako kidea).

 Izen-ematea noiz eta nola

Gaur hasi eta azaroren 23ra bitarte, Euskaraldian parte hartu nahi duten guztiek eman beharko dute izena webgune orokorrean zein herriz herri jarriko diren postu eta lekuetan.

izenematea.euskaraldia.eus webgunean zuzenean beraien datuak utzi ahal izango dituzte herritarrek; gero, azaroaren hasieran, aukeratutako roleko txapa jasotzeko herrietan.

Herriz herri ere izen-emateko postuak jarriko dituzte, eskuorrien bitartez edo ordenagailuetan herritarrek izena eman dezaten.

Eta entitate sustatzaileek ere egingo dute parte hartuko dutenen izenak biltzeko lanketa euren lantegietan bertan.

Euskaraldiko kantua

Aurrerantzean Euskaraldiak doinu propioa izango du. Euskaraldiko kanta aurkeztu eta entzun da lehen aldiz ekitaldian. Las Tea Party, La Basuk eta Ines Osinagak ondutako kantak Maddalen Arzallus bertsolariaren kolaborazioa izan du.

Musikaren lau ardatz ezberdinetan hazi diren ibilbide luzeko lau sortzaileek egindako lanaren fruitua da abestia. Lau ardatz ditu abestiak: bertsotik, soinu tradizionaletik, Rap-etik eta elektronikaren baliabide digitaletatik edaten du. Anitza hasiera-hasieratik: lau sortzaileak eremu sozilinguistiko ezberdinetatik sortutakoak dira eta harreman ezberdina izan dute euskararekin baita ere.

o Doinua: Ines Osinaga eta Las Tea Party

o Letra: La Basu eta Maialen Arzallus

Hemen deskargatu dezakezue kantua

Hemendik aurrera

Gaurtik aurrera, Euskal Herri osoko belarriprest eta ahobiziek izena eman dezaten, milaka postu eta informazio gune jarriko dituzte Euskal Herriko ehunka herrietan. Izen-ematearen inguruan informazioa emateaz gain, prestakuntza saioak ere eskainiko dituzte 11 egun horietan zehar nola jokatu jakiteko.

Herrietako ekimenez gain, Euskal Herri osoko batzordekideei zuzendutako prestakuntza saioak eskainiko ditu Euskaraldiak. Urriaren 3an Bilbon bilduko dira prestatzaile izango direnek formazioa jasotzeko; eta urriaren 6an Burlatan izango da hitzordua bertsua egiteko.

Ikerketa

Euskaraldia burutzearekin batera, ariketaren inguruko ikerketa egingo da. Bertan, hizkuntza ohiturak aldatzeko prozesuak aztertuko dira, batetik; eta ekimenaren eragina nolakoa eta zenbatekoa den ezagutu nahi da, bestetik.

Ikerketa ahalik eta zabalena izateko, Euskaraldian izena emango duten guztiek galdeketa bat jasoko dute e-postaz ekimena hasi baino hilabete lehenago. Garrantzi handikoa da ahalik eta herritar gehienek galdeketa horri erantzutea, horrek ahalbideratuko baitu, behin ekimena bukatuta, ondorio kualitatiboak eta kuantitatiboak eskuratu ahal izatea: ekimenaren arrakasta eta eragina neurtzea eta sortu diren bizipen eta inpresioak biltzea.

Sobre este blog

El blog '11 Egun Euskaraz-11 Días en Euskera' es un espacio destinado a informar en torno al proyecto 'Euskaraldia', una iniciativa que en 2018 impulsará el uso del euskera en Euskadi, Nafarroa e Iparralde

Etiquetas
stats