Has elegido la edición de . Verás las noticias de esta portada en el módulo de ediciones locales de la home de elDiario.es.
La portada de mañana
Acceder
La guerra entre PSOE y PP bloquea el acuerdo entre el Gobierno y las comunidades
Un año en derrocar a Al Asad: el líder del asalto militar sirio detalla la operación
Opinión - Un tercio de los españoles no entienden lo que leen. Por Rosa María Artal
Sobre este blog

Euskal kulturaren berri izan nahi duzu? Gure musika, festibalak, esposizio artistikoak, dantza, zinema, antzerkia, festak eta euskal folkloreari buruzko kontu guztiak 'klik' batean. Klikatu on. Klikatu kultur On.

“Euskarak ez du kentzen, eman egiten du”: Iñigo Urkullu lehendakariak Euskararen Eguna ospatu du

El Euskaraldia se reinventa

Maialen Ferreira

0

  • Bingen Zupiria, Kultura eta Hizkuntza Politika sailburuak eta Kike Amonarriz, Topaguneko presidenteak 2020ko Euskaraldiaren nondik norakoak azaldu dituzte

“Bide berriak, modu berriak” lelopean, Euskararen Eguna ospatu dute Euskalduna Jauregian, Bilbon, Ilaski Serranok eta Zuhaitz Gurrutxagak aurkeztutako ekitaldia batean. Bertan, enpresetako, ikerketa arloko, kulturako eta kiroleko ordezkariek parte hartu dute, gizartearen sektore desberdinetan euskara sustatzeko konpromisoa agertzeko.

Ekitaldian Iñigo Urkullu lehendakariak parte hartu du eta azken hamarkadetako lana goraipatu, eta lan eremutik aisialdira eta hortik kultur sorkuntzara zabaltzeko beharra azpimarratu du.

“Euskal gizarteak duela denbora asko hartu zuen erabakia, eta ordutik berretsi egiten du: euskara gaur egungo eta biharko gizartean presente eta bizi-bizirik egotea nahi dugu. Euskara gure izatearen parte handia da, aberastu egiten gaitu: euskarak ez du kentzen, eman egiten du”, adierazi du, euskarak gaur egun “bide berriak” jorratu behar dituela esanez.

Liluraren ordez, ilusioa

Bingen Zupiria, Kultura eta Hizkuntza Politika sailburuak eta Kike Amonarriz, Topaguneko presidenteak 2020ko Euskaraldiaren nondik norakoak azaldu dituzte. Aho bizi ez dela euskaraz ondo hitz egiten duen pertsona, ahelegintzen dena baizik eta Belarri prest, beharbada, hitz egiten ez dakiena baina euskaraz entzuteko prest dagoena dela, adierazi dute. Azkenik, ez dutela “lilurarik nahi, ilusioa nahi dutela” hurrengo Euskaraldian.

Sobre este blog

Euskal kulturaren berri izan nahi duzu? Gure musika, festibalak, esposizio artistikoak, dantza, zinema, antzerkia, festak eta euskal folkloreari buruzko kontu guztiak 'klik' batean. Klikatu on. Klikatu kultur On.

Etiquetas
stats