Has elegido la edición de . Verás las noticias de esta portada en el módulo de ediciones locales de la home de elDiario.es.
Sobre este blog

Euskal kulturaren berri izan nahi duzu? Gure musika, festibalak, esposizio artistikoak, dantza, zinema, antzerkia, festak eta euskal folkloreari buruzko kontu guztiak 'klik' batean. Klikatu on. Klikatu kultur On.

Gasteiz, Andre Maria Zuriaren jaietarako prest

Zeledonen Jaitsiera Gasteizen

Maialen Ferreira

0

Andre Maria Zuriaren jaiak gertu dituzte gasteiztarrek. Abuztuaren 4an milaka pertsona plazan bildu eta txupinazo ostean Zeledonen Jaitsiera ikusiko dute. Aurten, 350 ekitaldi inguru antolatu dira eta berrikuntza nagusia jai atarikoei emandako bultzada handia izan da. Izan ere, nahiz eta jaiak ofizialki igandean hasi, larunbata izanik, abuztuaren 3rako “Los 40 sessions – La Blanca” kontzertua programatu da, JL García eta Ramses DJen eskutik, Foru plazan, 23:00etan.

Iazko pregoiak “berdintasuna eta kirola” izan zituen ardatz. Aurten, berriz, Jaiei hasiera emateko, pregoi zinematografikoa izango da, Kepa Sojok, zinema zuzendariak, emango baitu. Ondoren, Ele interpretari madrildarrak, soul, gospel eta rhytm&blueseko kontzertu handia emango du. Tokiko talde ugari izango dira jai eremu guztietan, eta antolatzaileek, jaietan egongo den euskararen presentzia goraipatu dute.

Programazioari dagokionez, Foru plazan, Huntza, La M.O.D.A., Fangoria, Gatillazo eta Mago de Oz joko dute. Aihotz plazan, berriz, euskarazko eskaintza egongo da Joseba Tapia, Modus Operandi, Nogen eta Anje Duhalderen aldetik. Ganbera-musikaren kontzertuak Musika Eskolako entzunaretoan izango dira berriz ere eta Etxeko taldeei Falerina lorategian utziko zaie espazioa.

“Andre Maria Zuriaren jaiak jairik onenetakoak dira hainbat alderdirengatik: giroa, tradizioa eta dibertsioaren arteko nahasketa, jarduera eskaintza anitza eta gasteiztarrok ematen diegun kolorea. Hiriaz harro agertu ohi garen egunak dira, tradizioez eta kulturaz harro. Dibertitzeko sasoia da”, azpimarratu du Gasteizko alkateak, Gorka Urtaranek.

Urtaranek azpimarratu egin ditu jaien aurrekontuko igoera -57.000 euro igo da, eta 790.000 eurokoa da, iaz 733.000 eurokoa izan baitzen- eta gustu oro asebetetzeko programa osatzen duten jarduerak. “Pertsona guztiak errespetatuz ondo pasatzeko programa” dela adierazi du “bereziki emakumeek baina LGTBI gizataldeak ere”. Gasteizen indarkeria matxistarik gabeko jaiak izateko eta espazio garbiak egoteko udalaren ahaleginak goraipatu ditu. Hori dela eta, herritar guztiak eta jaietako eragile eta zerbitzu nagusiak indarkeria matxistarik ez egoteko inplikatzeko deia eta laguntzeko eta ez zikintzeko deia egin du.

Sobre este blog

Euskal kulturaren berri izan nahi duzu? Gure musika, festibalak, esposizio artistikoak, dantza, zinema, antzerkia, festak eta euskal folkloreari buruzko kontu guztiak 'klik' batean. Klikatu on. Klikatu kultur On.

Etiquetas
stats