Has elegido la edición de . Verás las noticias de esta portada en el módulo de ediciones locales de la home de elDiario.es.
Sobre este blog

Euskal kulturaren berri izan nahi duzu? Gure musika, festibalak, esposizio artistikoak, dantza, zinema, antzerkia, festak eta euskal folkloreari buruzko kontu guztiak 'klik' batean. Klikatu on. Klikatu kultur On.

New Orleanseko jazz doinuek Araba Euskaraz jaialdiari erritmoa jarriko diote

Araba Euskaraz

Maialen Ferreira

New Orleanseko Jazz doinuek erritmoa jarriko diote Arabako ikastolek ospatzen duten Araba Eskaraz jaialdiari, helburua euskararen erabilera bultzatzea duena. Aurtengo leloa eta logoa gertutasuna da eta ekainak 16an ospatuko da Gasteizen, Armentia Ikastolaren eskutik.

Jaialdiaren helburua gertu egotea dela azaldu zuen Armentia ikastolaren zuzendariak, Liher Larreak. Logoak mezu berdina transmititzen du; karratu baten barruan dauden bi geziren bitartez irudikatu dute ideia hori.

Koldo Martínez de Lukok eta Adrián Royok osatutako bikote gasteiztarrak joko du jaialdiaren abestia, Gertu izena daramanak. Letra, ordea, Antton Aranburuk sortu zuen, bere alaba ikastolara bizikletaz eraman zuen egun batean. Bideokliparen protagonistak Armentia ikastolako ikasleak dira, eta Gasteizko hainbat leku aukeratu dituzte bideoan agertzeko.

«Emaitza oso abesti originala da, jazza eta euskara bateratzen dituena. Ahots maskulino eta femenino bana bereizteaz gain, Armentia ikastolako koruko haurren ahotsak ere entzuten dira. Abesti integratzailea, eta, gustatu edo ez, guztiak harrituko gaitu», ziurtatu dute.

Hona hemen Gertu bideoklipa:

Sobre este blog

Euskal kulturaren berri izan nahi duzu? Gure musika, festibalak, esposizio artistikoak, dantza, zinema, antzerkia, festak eta euskal folkloreari buruzko kontu guztiak 'klik' batean. Klikatu on. Klikatu kultur On.

Etiquetas
stats