eldiario.es

9
Menú

Euskaraldiaren hamabigarren eguna

Euskararen Nazioarteko Egunak amaiera emango dio Euskal Herria ahobiziz eta belarriprestez bete duen ekimenari

220.000 lagunek hartu dute parte Euskaraldian; antolatzaileek galdetegi baten bidez aztertuko dute izandako eragina, eta rolak mantentzeko deia egin dute

Gehiengo batek rol aktiboena aukeratu du: partaideen %76 ahobizi bezala izena eman du

- PUBLICIDAD -
Campaña de Euskaraldia

Euskaraz bizitako hamaika egunak amaitu dira. Abenduaren 3an,  Euskararen Nazioarteko Egunean, Euskaraldiari amaiera emango zaio. Ekimenean, guztira, 220.000 herritarrek hartu dute parte ahobizi edo belarriprest moduan; orain, 12. egunetik aurrera, biztanleriak euskararekiko duen jarrera hori mantentzea izango da erronka.

Euskadin, Nafarroan eta Ipar Euskal Herrian zehar zabaldu dira txapak soinean daramatenak, lurraldea ahobiziz eta belarriprestez betez. Guztira, hasiera batean izena eman zuten baino 6.000 lagun gehiago atxikitu dira ekinaldiari, 196.000 bait ziren azaroaren 23an.

Horietatik, %76 ahobizi moduan aritu da. Izan ere, ez dira gazteenak izan: partehartzaileen %64 35 urtetik gorakoa izan da. Bestalde, %62 emakumeak izan dira. 405 udalerritan osatu dira Euskaraldia antolatzeko batzordeak eta  200 enpresa eta entitate bultzatu dute parte hartzea  bere langile eta kideen artean. Eldiarionorte.es egunkariak ere egun hauetan hainbat edukin euskaraz ekoiztu ditu.

Antolatzaileen hitzetan, nabarmentzekoa da herritarren artean izandako harrera eta lortutako eragina, "Euskal Herrian garatu diren ariketa sozial garrantzitsuenetarikoa" izan dela azpimarratuz. Ikerketari helduko diote abenduaren 3tik aurrera, ahobizi eta belarriprest guztiei bigarren galdetegi bat zabalduz.

"Aipatzekoa da esperientzia positibo eta lorpenak nagusi diren arren, eguneroko harremanetan, bereziki hurbilenetan, lorpenak izateak badituela zailtasunak" adierazi dute antolatzaileek komunikatu baten bitartez. Hori dela eta, Amets Arzallus zioen bezala, "Euskaraldiaren egun garrantzitsuena 12. izango da". Abenduaren 4an ahobizi eta belarriprest izaten jarraitzea da orain erronka.

- PUBLICIDAD -

Comentar

Enviar comentario

Enviar Comentario

Comentarios

Ordenar por: Relevancia | Fecha