Has elegido la edición de . Verás las noticias de esta portada en el módulo de ediciones locales de la home de elDiario.es.
La portada de mañana
Acceder
El ataque limitado de Israel a Irán rebaja el temor a una guerra total en Oriente Medio
El voto en Euskadi, municipio a municipio, desde 1980
Opinión - Vivir sobre un polvorín. Por Rosa María Artal
Sobre este blog

Viento del Norte es el contenedor de opinión de elDiario.es/Euskadi. En este espacio caben las opiniones y noticias de todos los ángulos y prismas de una sociedad compleja e interesante. Opinión, bien diferenciada de la información, para conocer las claves de un presente que está en continuo cambio.

Euskaraldia erdaldun baten azalean

Euskaraldiaren antolatzaileak Bingen Zupiria sailburuarekin

2

“Zergatik ari dira Maialen eta Nerea euskaraz hitz egiten?”, galdetu zion Julenek Olatzi, harriturik normalean gure kuadrillan gaztelania hutsa entzuten dela jakinda. “Euren euskara hobetu nahi dutelako”, erantzun zion Olatzek. Anekdota hau benetan gertatu zen, Arrasateko taberna batean egonda, denon aurrean Nerea eta biok euskaraz kontu kontari hasi ginenean. Hanka sartzen batzuetan, bai, baina behingoz, eroso. “Euskaraz gehiago egiten saiatu behar dugu”, esaten diot nire buruari ia egunero, erretzen edo edaten utzi behar duenak bere buruari esaten dion bezala. Eta egia da, baina zergatik kostatzen zaigu hainbeste euskaraz mintzatzea Euskal Herrian jaiotako gazte talde bati?

Edonork pentsatuko luke arazoa gure familian dagoela, gure inguruan dauden gehienon familiek Espainiako beste toki batzuetatik Euskadira etorri zirelako eta euskara ikasi ez dutelako. Nire kasuan, aita eta ama Extremaduraren bailara berdineko bi herri ezberdinetatik etorri ziren txikiak zirenean, eta 20 urte geroago Arrasaten ezagutu eta maitemindu ziren. Egia da horrek eragin handia izan duela, baina autokritika egiten badut, konpromiso falta mahai gainean jartzeko beharra sentitzen dut. Neurea, bai, baina euskal gizarte guztiarena ere.

Euskaraldia bukatu da eta 161.099 lagunek eta 6.634 entitatek parte hartu dute. Orain dela bi urte, 178.184k parte hartu zuten eta, lehenengo ariketan, 2018an, 225.154 pertsonek. Jaitsiera nabarmena da. Hala ere, antolatzaileek “oso balorazio positiboa” egin zuten atzo, datuen aurkezpenean. Gaur, Euskararen Eguna da, eta argi dago euskaldunak euskara sustatzeko nahikoa egin dutela jada. Orain gure txanda da. Erdaldunak euskara zabaldu eta salbatzeko asko egin dezakegulako oraindik. Gure esku dago euskara geurea ere egitea.

Euskara berrikasten saiatu nahiz. Hitz egiten lehenengo, idazten gero. Akatsak egiten ditut, egunero. Baina euskaraz hitz egitea bizikletan ibiltzea bezala da, ez da inoiz ahazten

Nahiz eta Euskal Herrian jaio, ikasketak kanpoan egin nituen, besteena geurea baino hobeagoa dela uzte nuelako, orain jakin arren pentsamendu hori okerra dela. Hamar urteetan ez dut euskaraz ia hitz egin, ez entzun. Baina nire barnealdean zerbait sentitu nuen Mexikon ikasten nengoenean pertsona indigena bat niregana hurbildu zenean eta euskarari buruz galdetu zidanean. “Nire familiaren hizkuntza desagertzen ari da, inork ez duelako erabiltzen”, aitortu zidan. Mutil horrek náhuatlez hitz egiten zuen bere komunitatean eta unibertsitatean kazetaritza ikasten zegoenean, beste hizkuntza minorizatuei buruz irakurri zuen, horien artean, euskara. Euskal Herritik 10.000 kilometrotara nengoela konturatu nintzen euskara altxor bat zela. Baita nirea ere. Nire barnealdea ni baino lehenago konturatu baitzen euskalduna nintzela mutil horren hitzak hainbeste hunkitu nindutela konturatu nintzenean.

Hortik aurrera euskara berrikasten saiatu nahiz. Hitz egiten lehenengo, idazten gero. Akatsak egiten ditut, egunero. Baina euskaraz hitz egitea bizikletan ibiltzea bezala da, ez da inoiz ahazten. Laguntzarekin euskaraz inoiz ikasi dugun erdaldunak euskaldun bihurtu gaitezke eta euskararen beldur direnak beldur hori pixkanaka kenduz joan dezakete. Utopia bat dirudien arren, euskararen iraupenaren gakoa hori dela uzte dut: ariketa soziala esparru guztietara zabaltzea, erdaldunok euskaldun bihurtu gaitezen.

Sobre este blog

Viento del Norte es el contenedor de opinión de elDiario.es/Euskadi. En este espacio caben las opiniones y noticias de todos los ángulos y prismas de una sociedad compleja e interesante. Opinión, bien diferenciada de la información, para conocer las claves de un presente que está en continuo cambio.

Etiquetas
stats