Has elegido la edición de . Verás las noticias de esta portada en el módulo de ediciones locales de la home de elDiario.es.
La portada de mañana
Acceder
Israel amenaza con una guerra en Líbano
Moreno y Rueda piden que el Gobierno busque mayorías para los Presupuestos
Los problemas que no preocupan a los españoles. Opina Rosa María Artal

“Lor dezakegun sentsaziorik onena jendeak diskoa berriz entzuteko gogoa izatea da”

'Dena oskol' diska berriaren aurkezpena, Gasteizko Hala Bedi tabernan

Alba Díaz de Sarralde eta Mikel Agirre

0

Urtarrilean hasi ziren ideiak eta ekainean grabatu zuten, Sevillan zazpi egunez, 'Dena oskol' diska. Izaki Gardenak bueltan dira, zortzi abestiz osatuta dagoen lan berria eta hainbat kontzertu dituen birarekin. Ostegun honetan aurkezpena egin du talde gasteiztarrak, Hala Bedi tabernan.

“Lor dezakegun sentsaziorik onena jendeak diskoa berriz entzuteko gogoa izatea da” adierazi du Jon Basaguren abeslariak. 2018a iristearekin batera hasi zen diska berri bati bueltak ematen, ideiak pilatzen eta berritasunak garatzen. Baina berritasun horiei heltzeko, lehenik “amets txiki batzuk” lortu behar zituela aipatu du Basagurenek: diska autoekoiztua izatea, lagunen artean grabatzea edo binilo formatuan ateratzea. “Inbertsio handia” izan arren, abeslariak desiotzat zuen.

Hortik etorri zen Sevillan grabatzeko ideia: La Mina estudioan aritu ziren bost taldekideak, zazpi egunez, lanean. Raul Perez teknikariaren papera nabarmendu du Basagurenek: “Kantuak itxitak generamatzan, baina bere ukitua eman dio diskari soinu aldetik”. Nahasketak Perezen esku, Gasteiztik proposamenak bidaltzen jarraitu zuten grabaketaren ostean, lana Berlingo Jammin estudiora bidali zutenera arte. Cem Oral teknikariak masterizatu zuen bertan.

Kalean da jada Izakien hirugarren diska, 'Aurri Gara' arrakastatsuaren jarraipena. Erraia zigilu berriaren baitan atera da urtarrilean hasi zuten lana eta, bi urtezeszenatokietatik at egon ondoren, bira berria antolatu dute. Martxa “ilusioz” hartuko dutela azaldu du Basagurenek, eta lehenengo emanaldia Durangoko Azokan izango da. Bertan zuzenean eskainiko dituzte euren melodia itsaskor, rock doinu eta 'Dena oskol', “ilusio handiz egindako diska”.

Etiquetas
stats