Has elegido la edición de . Verás las noticias de esta portada en el módulo de ediciones locales de la home de elDiario.es.

Garesetik Gasteizera, KORRIKA

La 21 edición de Korrika unirá la localidad navarra de Puente la Reina y Vitoria bajo el lema 'Klika'

Alba Díaz de Sarralde

0

Donostiako San Telmo museoak hartu du bere gain asteazken honetan KORRIKAren edizio berriaren aurkezpena. AEK euskaltegiak antolatzen duen ekimenak 21 urte beteko ditu 2019an, eta ibilbide berria Garesen -Nafarroan- hasi eta Gasteizen -Araban- amaituko da, Euskal Herria osoa zeharkatuz. Gainera, Arabako hiriburura iritsitakoan, lekukoaren barruan gordeta egon den eta milaka kilometro egin duen mezu sekretua lau haizetara zabalduko dutela jakinarazi dute.

'Klika' izango da aurtengo leloa. Antolatzaileek jakinarazi duten moduan, “euskararen aldeko hautua egiteko eta euskararen aroarekin bat egiteko deia” da honen aukera, KORRIKAren arduradunak, Asier Amondok, azaldu duen bezala. Gainera, 21. edizioak omenaldia eskeiniko dio Txillardegi hizkuntzalari, politikari eta idazleari, euskara batua sortzeko orduan hartu zuen rolagatik.

Bi helbururi helduko dio KORRIKAk, AEKren koordinatzaile nagusi Mertxe Mugikaren arabera. Babes ekonomikoa lortzea eta euskararen aldekotasuna sustatzea litzateke lehenengoa, euskaltegiei bideratzen zaizkien baliabideak oraindik “ez nahikoak” direlako Mugikaren esanetan. Aurrerapausoak izan direla aitortu badu ere, helduek euskara doan ikasteko aukera izan dezaten bideak zabaltzea aldarrikatu du. Beste aldetik, “ezinbestekoa” dela “helduen espazioek euskaraz funtzionatzea” aitortu du, hiztunen aktibazioari buruzko gogoeta eginda.

Euskaraldia ere aipatu du Mugikak. Koordinatzaileak ariketa sozial honetan sinesten duela aipatu, eta “mintzapraktika egitasmoetan, enpresetan normalizazio planak dituzten langileen artean, milaka eta milaka ahobizi eta belarriprest aterako direla” espero duela adierazi du.

KORRIKAren edizio berriak dioen bezala, “klika egitea aukera bat hartzea da, euskararen aukera hartzea”. Lelo berriaz baliatuta baina urtero bultzatzen duen asmoa defendatuz, euskara Euskal Herri osoan zabalduko da, milaka kilometro korrika eginez.

Etiquetas
stats